Adierazle Sortak

EUSKALITen Adierazle Sorten helburua da beraien kudeaketarako erreferente moduan Kudeaketa Aurreratuaren Eredua duten erakundeek euren datuen elkartrukea egin ahal izatea, bere sektoreko onena eta praktikarik onenak ere identifikatzeko. Sortaren filosofian lehentasuna da, erakundeen artean datuak trukatzea, hau da, jasotzeko eman egin behar da.

Sorta horiek erakundeko pertsonen eta bezeroen asebetetze maila neurtzen dute, gizartean duten eragina eta beraien funtsezko emaitzak, eta konparatzeko eta ikasteko iturri garrantzitsua dira.

  • Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera, erakunde baten kudeaketa neurtzeko zer adierazle erabili daitezkeen ezagutzea.
  • Beste enpresa eta erakunde batzuen emaitzak ikustea.
  • Gurea bezalako beste erakunde batzuekiko nola gauden ikustea.
  • Emaitzarik onenak dituzten erakundeak ezagutzea, haiekin harremanetan jartzeaz eta "onenez" baliatuz ikasten jarraitzea.

Datuen truke horretan EUSKALITeko Laguntzaile diren erakundeek parte hartu dezakete. Zure erakundea EUSKALITeko laguntzailea den jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Gainera, Adierazleen Sorta honetan parte hartzen duten erakundeek puntu hauek errespetatzeko konpromisoa hartzen dute:

  • Sortan parte hartzen dutenen artean norberaren erakundeari buruzko datu errealak jakinaraztea item desberdinei dagokienez.
  • EUSKALITek proposatutako konbertsio formulak erabiltzea asebetetzea neurtzeko itemetan, datuak 1-10 ez bezalako eskaletan lortu badira (esaterako 1-3 eskalan, 1-5, etab.). 
  • Harremanetarako pertsona bat proposatzea, parte hartzen duten gainerako erakundeak harremanetan jarri ahal izan daitezen, praktika onak sakontzeko, erakundea bisitatzeko, etab.

Erakunde batek konpromiso horiek betetzen ez dituela hautematen bada, EUSKALITek eskubidea erreserbatzen du tresna honetarako sarbidea blokeatzeko.

1. urratsa. nola parte hartu Adierazleen Sortan

Adierazleen Sortan parte hartzeko zure erakundea EUSKALITeko laguntzailea izan behar du. Laguntzaile izan nahi baduzu, sartu hemen. Izena ematen duzunean mezu elektroniko bat jasoko duzu alta baieztatuz, eta hori gorde beharko duzu, Adierazleen Sortan sartzeko laguntzaileak behar dituen klabeak dituelako (erabiltzaile izena eta pasahitza).

2. urratsa. Nola eman alta sektoreko Adierazleen Sortarik egokienean

EUSKALITeko Adierazleen Sortan hainbat sorta daude sektoreka antolatuta, eta parte hartzen duten erakundeek, eta EUSKALITek sektorerako jarri duen erreferentziazko pertsonak adierazleak berrikusi eta hobetzen dituzte. 

Sortan alta eman aurretik, EUSKALITekin harremanetan jarri behar duzu, eta pertsona batek zure erakundearentzat Sortarik egokienari buruz aholkatuko zaitu, eta bertan izena emateko prozesuan gidatuko zaitu. 

3. urratsa. sartu zure datuak eta parte hartzen duten erakunde guztienak ikusi

Aurreko urratsa egin eta gero, hautatutako sortan izena eman eta sartu Adierazleen Sortan.

Sarbideko datuak beteta (IFK eta laguntzailearen klabeak), zure datuak sartu ditzakezu, erakunde guztien emaitzak ikusi ditzakezu, eta hainbat kanalen bidez ikasten jarraitu dezakezu (CEX Bateriaren adierazleak, erakunde parte hartzailerik onenekin harremanetan jarri, etab.).

Hurrengo Ikastaroak