Club de evaluación

Hainbat jarduera sektoretako erakundeetako gerente, zuzendari eta profesionalen taldea da, eta 1995az geroztik EUSKALITekin lankidetzan ari dira, modu altruistan,bai Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarira aurkezten diren erakundeei egiten zaien kanpo ebaluazioan,baiKanpo kontrastean laguntzen.

Gaur egun 1.850 pertsona baino gehiago dira, %18 gerenteak edo zuzendariak, %52 arloko edo departamentuko arduraduradunak, eta %30 teknikariak.

  • Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari eta erakundeen kanpo ebaluazioaren praktikari buruzko ezagutza hobetzeko prestakuntza jasotzea.
  • Erakunde aurreratuen kudeaketa praktikak ezagutzea.
  • Hainbat jarduera sektoretako (industria, osasuna, hezkuntza, zerbitzuak, sektore publiokoa...) zuzendariekin taldean lan egitea.
  • Gutxienez 6 urteko esperientzia profesionala egiaztatzea.
  • Kudeaketa Aurreratuaren printzipioei buruzko oinarrizko ezagutzak edukitzea, eta KnowInnekoKudeaketa Aurreratuaren Eredua: Kasu praktiko baten ebaluazioa ikastaroa aprobetxamenduarekin egitea. Ikastaroaren bidez Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren elementuak ezagutuko dira, autoebaluaziorako eta kanpo ebaluaziorako erreferente moduan erabiltzen ikasiko da, eta kasu praktiko baten ebaluazioa egingo da. Halaber, parte hartzaileak prestatuko dira, nahi badute, EUSKALITeko Ebaluazio Klubean sartu daitezen.
  • KnowInn moduluei buruzko informazioa eta inskipzioak hemen

Ebaluazio Klubeko kide izateak esan nahi du:

  • Urtero EUSKALITek antolatzen dituen birziklapen birziklapen jardunaldietara joatea, Ereduari eta ebaluazio prozesuari buruzko ezagutza hobetzeko, eta era berean, Ereduan gehitzen diren nobedadeen berri jakiteko.
  •  Hautatzen bazaituzte, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarirako erakunde hautagaiak ebaluatzeko taldeetan parte hartzea.