Kanpo Kontrastea: zure lehiakortasuna hobetzen laguntzen zaitugu

Kanpo kontrastea, zure erakundeko zuzendaritza taldearen eta kudeaketa gaietan adituak diren gure Ebaluazio klubeko kideen arteko goiz bateko hausnarketa da, zure zalantzak argitzeko eta zure kudeaketa sistema hobetzen laguntzeko.

Kanpo Kontrastearen helburua erakundeari bere Kudeaketan hobetzen laguntzea da, gauzak nola egiten dituen, zein emaitza lortu dituen eta etorkizunean zer lortu nahi duen aztertzeko hausnarketan laguntza emanez. Hausnarketa hori egiteko, zuzendaritza taldeentzat oso onuragarria izaten da kanpoko pertsonen laguntza jasotzea, bere erakundearen kudeaketa errebisatzen eta hobetzen laguntzeko.

Horregatik, EUSKALITek Kanpo Kontrastea garatu du, eta orain arte sektore guztietako 1.000 erakundek aprobetxatu dute zerbitzua. EUSKALITek zerbitzu hau gure laguntzaileei modu esklusiboan eskaintzen badiegu ere, bere kuotarekin gure misioa garatzen laguntzeko, egungo egoera dela eta, ahalik eta enpresa eta erakunde gehien laguntzeko helburuarekin, kontrastea inolako kosturik gabe eskainiko duguGainera, erakundeei modu egokian bideratzeko, kontrasteak online moduan egingo dira.

KANPO KONTRASTERAKO JARRAIBIDEAK 2020

  • Erakundeak web honen bidez kanpo kontrastea eskatzen du. Oharra: zure enpresa industria edo zerbitzu aurreratuko sektorekoa baldin bada, Innobideak-Kudeabide programari buruzko informazioa jasotzea gomendatzen dizugu.
  • Gu erakundearekin harremanetan jarriko gara, kontrastearen xehetasunak argitzeko: egiteko egun posibleak, kontraste talderik egokiena, entregatu beharreko dokumentazioa, etab.
  • Kontrastea egin baino lehen, erakundeak bere kudeaketa sistemari buruzko hausnarketa bat egiten du, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua edo berariazko beste marko batzukerabiliz.
  • Erakundeak aurretiazko hausnarketa bidaltzen digu, kontraste taldeak erakundearen funtzionamendua ulertu dezan, baliagarria izan daitekeen beste dokumentuekin batera.
  • Kanpo kontrastea egiten da. Bileran dauden guztiek parte hartzen dute, erakundeari hobetzen jarraitzeko ekarpenak eginez.
  • Kontraste txostena izeneko dokumentua egingo da, kudeaketaren 6 elementuetan erakundearen indargune eta hobetu beharreko arlo nagusiak azpimarratuz, eta orokorrean lehentasunezkoak diren zer hobetuak jasoz. Dokumentu honen helburua erakundeak egindako hausnarketa osatzea da, aurrera egiteko pistak emanez.

Kanpo kontrasteari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero glasuen@euskalit.net edo aegana@euskalit.net helbideetara email bat bidali ezazu.

Kontrastea eskaria egin duen erakundearen beharrei erantzuteko diseinatuta dago. 

  • 3B kontrastea: Biziraun, Berreraiki eta Berritu (BERRIA): COVID-19 garai honetarako erakundeentzat lehentasunezkoak diren kudeaketa esparruak identifikatzen laguntzeko kontrastea da.
  • Kontraste Orokorra: Erakundearen kudeaketaren ikuspegi osoa eta globala izateko. Saioan erakunde baten kudeaketaren elementu guztiak lantzen dira (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak), erakundeko indarguneak eta hobekuntza arloak identifikatuz eta horiei aurre egiteko ideiak proposatuz.
  • Kontraste Tematikoa: Hausnarketa erakundeak sakondu nahi dituen kudeaketa elementuetan egiten da:
    • Estrategia eta emaitzen kudeaketa
    • Pertsonen kudeaketa, lidergoa eta emaitzak pertsonengan
    • Gizartearekiko konpromisoa
    • Berrikuntza
    • Bezeroen kudeaketa

Erakundeei bidean jarraitu dezaten animatzeko eta egindako lana aitortzeko, eta kanpo kontrastea jaso ondoren, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskaintzen die.

Diploma lortzeko baldintzak ezagutu nahi badituzu, Kanpo kontrastearen jarraibideak jeitsi itzazu.

Kudeaketa Aurreratuaren Diplomak hiru urteko balioa izango du (2020-2022 adibidez).