EUSKALITeko laguntzailea izanik, honetan laguntzen duzu:
Beraien jarduera EAEan garatzen duten erakunde publiko edo pribatuak eta profesional independente guztiak EUSKALITen 'Laguntzaile' izan daitezke, bere baitan Kudeaketa Aurreratuarekiko konpromisoa badute.
Erakundearen izaeraren eta EAEn lan egiten duten bertako pertsona kopuruaren arabera ezarritako kuota bat ordaindu behar dute. Elkarte, profesionalen elkargo, korporazio eta antzeko erakundeen kasuan langile kopurua kontuan hartuko da.
Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da, eta indarrean egongo da urtarriletik abendura. 2023rako kuotak mantenduko ditugu eta honako hauek izango dira:
EAEn LAN EGITEN DUTEN PERTSONA KOPURUA
ERAKUNDE - MOTA | 1 - 5 | 6 - 20 | 21 - 100 | 101-250 | 251-1000 | >1000 | |
Zerbitzu eta industri enpresak eta elkarte publikoak | A | 300.00 | 375.00 | 525.00 | 750.00 | 1125.00 | 2245.00 |
Hezkuntza eta osasun-zentro publiko eta pribatuak, kultura erakundeak, elkarteak, elkargo profesionalak, fundazioak, eta udalak | B | 160.00 | 215.00 | 265.00 | 375.00 | 560.00 | 1125.00 |
Turismo eta merkataritza establezimenduak, Gizarte ekintzako GKEak eta kirol elkarteak | C | 100.00 | 150.00 | 175.00 | 375.00 | 560.00 | 1125.00 |
Profesional independenteak (pertsona hauen fakturak BETI profesionalaren datuekin prestatuko dira). | D | 100.00 |
EAEkoa bazara eta EUSKALITen laguntzaile izan nahi baduzu: