Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea, ikuspegia eta balioak dira gure lanaren ardatzak

Xedea

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta fundazio gisa eratutako erakundeen taldea gara. Pertsona talde konprometitua, profesionala eta motibatua dugu, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko, haren lehiakortasuna eta berritzeko gaitasuna bultzatzeko, eta Euskadiren garapen jasangarria bultzatzeko, erabilgarritasuna, eraginkortasuna eta hurbiltasuna emanez. 

Ikuspegia

Euskal erakunde eta administrazioentzako erreferentziako entitate bideratzailea izatea Kudeaketa Aurreraturako mobilizazioan, Euskadik nazioarte mailako aintzatespena izatea lortuz.

Balioak

  • KOHERENTZIA: eredugarri izateko asmoz, kudeaketa aurreratuaren kontzeptu eta metodologiak gure barne kudeaketan aplikatuko ditugu.
  • KOOPERAZIOA: beste pertsona eta erakunde batzuk gure Ikuspegian inplikatuko ditugu, haien aurrerapenean lagunduz, protagonista bihurtuz eta lorpenak aintzatetsiz.
  • KOHESIOA: EUSKALITeko pertsonok gure Xedera eta Ikuspegira bideratuko ditugu gure jarduerak, konpromisoz, ilusioz eta talde izaerarekin. Erabakiak hartzeko orduan ideia eta iritziekin parte hartuko dugu, informazioa eta ezagutza partekatuz, eta elkarri lagunduz eta aintzatetsiz lortutako helburuengatik.

EUSKALITen 2020ko EKINTZEN MEMORIA (Global Reporting Initiative -GRI irizpideen arabera. Gaztelaniaz dago)