Fundazioaren informazioa

Nor gara arlo honetako beste atal batzuekin batera, Fundazioaren informazioa atalean, EUSKALITen beste barne-alderdi batzuk zehazten dira, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea eta Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Araua betez. Lege horiek gardentasuna eta gobernu ona arautzen dituzte, eta hainbat xedapen ezartzen dituzte, EUSKALIT bezalako erakunde pribatuei aplika dakizkiekeenak.

Horrela, atal honen edukia honako dokumentu hauen inguruan egituratzen da:

  1. Jardueren memoria: banakatuta, garatutako jardueren emaitzak, urteko informazio ekonomiko-finantzarioa (administrazio publikoekiko hitzarmenei eta diru-laguntzei buruzko informazioa barne) eta gizartearekiko konpromiso-ekintzak aurkezten ditu.
  2. Urteko kontuen auditoretza-txostena: kontu Auditoretzari buruzko uztailaren 20ko 1/2015 Legearen 1.e) lehen xedapen gehigarriaren arabera, Fundazioak bere urteko kontuak kanpo-auditoretzapean jarri behar ditu.
  3. Estrategiaren laburpena

Gainera, hau EUSKALITeko Gobernantza Eredua da (Gaztelaniaz dago)