eus / cas

Zer da tresna hau? Zertarako erabil dezaket?

Ongi etorri Bilatu eta Kudeatu-ra. Herraminta honen bitartez, Euskal erakundeek kudeaketaren inguruan dituzten jardunbide (praktika) onenak partekatu eta zabaldu nahi ditugu; era ireki eta libre batean.

Horretarako, “Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarira” aurkeztu diren erakundeen dokumentu gidak; aurreko urteetako EFQM memoriak eta ekitaldi zein topaketa ezberdinetan (5S kluba, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea,...) identifikatu ditugun kudeaketa jardunbide onenak bildu ditugu.

Informazio hau guztia batu eta eskuragarri jarri dugu Jardunbide Onen Txokoan; zeina bi atal nagusitan banatua dagoen: Memoriak eta Dokumentu Gidak batetik, eta Jardunbide Onak bestetik.

Erakunde guztiei eskertu nahi diegu, beren Praktika Onak eta Kudeaketa Gidak zabaltzeko baimena eman izana

Kudeaketa Gidak

Atal honetan, kudeaketa gidak eta EFQM memoriak bildu ditugu; erakunde aurreratuek kudeaketan orainarteko Q sarietara eta EFQMren European Excellence Award- etara (Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariak) aurkeztutako memoriak eta A sarietara (Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak) aurkeztutako Kudeaketa Gidak hain zuzen.

Bilaketa sektoreka zein urteka egin daiteke, eta bilaketaren emaitzak irizpide ezberdinen arabera antolatu.

Euskal Sarirako ebaluazioari aurkezten dioten Gidariak Praktika Onak-ko Role Model atalean sartuta daude.


Sartu

Praktika Onak

Atal honetan, Quality Innovation Award, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria bezalako ekitaldietan identifikatu ditugun jardunbide onak aurkituko dituzu.

Bilaketa egiteko garaian, gaia (5S, aliantzak, lidergoa...) edo sektorea erabil daitezke irizpide moduan.


Sartu

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Atal honetan Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko edizio ezberdinetan erabilitako aurkezpenak daude.

Bilaketa egiteko, gaia (5S, aliantzak, lidergoa...) edo sektorea erabili daitezke irizpide moduan.


Sartu