1. Baldintza orokorrak

Ondoren, EUSKALITek bere erabiltzaile guztien esku jartzen duen www.euskalit.net webgunearen erabilera arautzen duten baldintza orokorrak azaltzen dira (aurrerantzean, webgunea edo www.euskalit.net).

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak beran azaltzen diren baldintza orokor guztiak erabat onartzen dituela, zeinak indarrean dauden erabiltzailea bertan sartzen den unetik bertatik.

EUSKALITek eskubidea erreserbatzen du erabiltzeko baldintza hauek edozein unetan aldatzeko, baita erailtzailearentzat aplikagarria izango den beste edozein baldintza partikular edo erabilera politikak aldatzeko ere.

www.euskalit.net webgunean nabigatzea une oro erabiltzailearen erantzukizuna da, eta, ondorioz, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du bertako edukiak legearen barruan erabiltzeko; beraz, EUSKALIT salbuetsi egiten da erabiltzaileak webgune honetaz egin dezakeen legez kanpoko erabilera orotatik.

2. Jabetza Intelektuala eta webgunearen edukien erabilera

www.euskalit.net-eko edukien gaineko Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko eskubide guztiak (datu baseak, irudiak, grafikoak, infografiak, softwarea, testu fitxategiak eta bideoak barne), baita ere bere egitura, diseinua eta iturburua EUSKALITen titulartasunpekoak dira, edo beraien titularrek baimena eman diote EUSKALITi horien zabalkundea egiteko, erabiltzeko eta ustiatzeko.

Ondorioz, guztiz debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea EUKALITen aurretiazko baimenik gabe. Webgune honen erabiltzaileek www.euskalit.net-eko edukiak modu pribatuan erabiltzeko ikusi, inprimatu edo deskargatu ahal izango dituzte soilik eta esklusiboki.

EUSKALITek ez du bere gain erantzukizunik hartuko hirugarrenek webgune honen edukiekin egindako erabileragatik, eta araua hausten bada egintza zibilak edo penalak abiarazi ahal izango ditu.

3. Esteka politika

www.euskalit.net helbidearen bidez, erabiltzailea hirugarrenen edukietan sartu ahal izango da, link, fitxategi, botoi eta abarren bitartez. EUSKALITek ez du bere gain erantzukizunik hartzen orrialde horietan egon daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik, eta inola ere horiek ez dute harremanik ezartzen EUSKALITen eta eduki horien pertsona edo erakunde titularrekin.

4. Cookieak

EUSKALITen webguneak cookieak erabiltzen ditu, hau da, zerbitzariak erabiltzailearen nabigatzaileari bidaltzen dizkion informazio artxibo txikiak, nabigazioa eraginkorragoa izan dadin. EUSKALITek erabiltzen dituen cookieak ordenagailu jakin bateko nabigatzaileari lotzen zaizkio bakarrik (erabiltzaile anonimoa) eta berez ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen, eta erabiltzailea identifikatzea galarazten dute. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, cookieak jasotzen dituenean jakinarazteko eta bere ekipoan instalatzea galarazteko.