Xedea, ikuspegia eta balioak dira gure lanaren ardatzak

Xedea

Fundazio gisa elkartutako erakunde-taldea gara, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko eta, horrela, Euskadiren lehiakortasun eta garapen iraunkorrari laguntzeko. Hau guztia, pertsona konprometitu, profesional eta motibatuek osatzen duten lan-taldearekin

Ikuspegia

Kudeaketa Aurreraturanzko mobilizazioan euskal erakundeentzat erreferente bat izatea, nazioarte mailan Euskadi, arlo horretan errekonozitua izateko.

Balioak

  • KOHERENTZIA: eredugarri izateko asmoz, kudeaketa aurreratuaren kontzeptu eta metodologiak gure barne kudeaketan aplikatuko ditugu.
  • KOOPERAZIOA: beste pertsona eta erakunde batzuk gure Ikuspegian inplikatuko ditugu, haien aurrerapenean lagunduz, protagonista bihurtuz eta lorpenak aintzatetsiz.
  • KOHESIOA: EUSKALITeko pertsonok gure Xedera eta Ikuspegira bideratuko ditugu gure jarduerak, konpromisoz, ilusioz eta talde izaerarekin. Erabakiak hartzeko orduan ideia eta iritziekin parte hartuko dugu, informazioa eta ezagutza partekatuz, eta elkarri lagunduz eta aintzatetsiz lortutako helburuengatik.

EUSKALITen 2016ko EKINTZEN MEMORIA (Global Reporting Initiative -GRI irizpideen arabera. Gaztelaniaz dago)