Kanpo Ebaluazioa. Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria

Gure Kanpo Ebaluazio zerbitzuaren xedea EAEko erakundeen lehiakortasuna hobetzen laguntzea da.

Kanpo ebaluazioa erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa da. Kualifikazio profesional handiko kanpoko ebaluatzaile talde batek egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

Kanpo ebaluazioaren abantaila nagusia da, erakundeek lortzen duten ebaluatzaile taldearen eskutik jasotzen duten txostena. Txostenak erakunde baten kudeaketa maila, eta indarguneak eta hobetzeko arlo nagusiak ezagutzen laguntzen du. Hala ere, badaude gainerako abantailak, hurrengo bideoan ikus ditzakezunak:

 

2015ean Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari lotutako aintzatespen eskema berria abiarazi genuen, kanpo ebaluaziorako prozesu arin eta eraginkorragoarekin, erakundeari balio erantsia emateko.

Gogoratu, ebaluazio sinplifikatua eskatu daitekeela, bakarrik Brontzezko A lortzeko aukera ematen duena. Zerbitzu hori, mota guztietako erakundeentzat eskuragarriago egiteko pentsatuta dago, eta formatu horrekin, ebaluazio-egunak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa murriztu egiten dira.

Kanpo ebaluazioa eskatzeko epe-muga 2024ko apirilaren 10a izango da. Oinarriak kontsultatu itzazu, bai ebaluazio arruntarako, bai ebaluazio sinplifikaturako, zein Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sarira aurkezteko (aurretiaz Urrezko A aintzatespena lortu duten erakundeentzat bakarrik) honakoen berri izateko:

  • Kanpo Ebaluazioa eskatzeko baldintzak
  • Ebaluazioa eskatzeko eta dokumentazioa helarazteko epeak
  • Ebaluaziorako dokumentazioa prestatzeko jarraibideak eta gomendioak
  • Ebaluazio-prozesuaren fase orokorrak

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gurekin mesedez: 944209855. Uxue Bilbao ubilbao@euskalit.netJulia de León jdeleon@euskalit.net edo María López de San Vicente mlopez@euskalit.net

                                                EUSKALITen erakunde laguntzailea izan nahi baduzu, egin klik hemen

                                                KANPO EBALUAZIOA ESKATU