Kluba 1999an sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzak eman eta EUSKALITek kudeatzen dituen garai bateko Zilarrezko Q eta Urrezko Q sariak, eta Kudeaketa Aurreratuaren A sari berriak lortu dituzten erakundeek osatzen dute.

Egin klik hemen Kudeaketa Aurreratuaren Kluba osatzen duten erakundeen zerrenda ikusteko (industri erakundeak, zerbitzuetakoak, ikastetxeak, erakunde sanitarioak eta administrazio publikoak).

  • Klubeko kideen artean informazioa eta ezagutza bilatu, trukatu, eta eskuratzen laguntzea, euren kudeaketa hobetzen jarraitu ahal izateko.
  • Kideek kudeaketari buruz dituzten ezagutza eta praktikarik onenak gure ingurunean zabaltzea.

Saria 2004az geroztik ematen zaio Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko kideen kudeaketako praktikarik onenari. 

Azkeneko edizioaren laburpena:

2017 ERALDATZE DIGITALA

  • 2017ko Praktika onen Saria: Begoñazpi Ikastola eta Virtualware
  • Publikoaren sari berezia: Axular Lizeoa
  • Finalistak: Ega Master, Mutualia y CIFP Easo Politeknikoa LHII

Aurkezpen guztiak gure Bilatu eta kudeatu erremintan eskuragarri daude

Kudeaketaren praktika onak, dokumentuak edo adierazleak partekatzen dituzten erakunde taldeak dira, eta inguruko beste erakunde aurreratu batzuetako arduradunak gonbidatzen dituzte esperientziak trukatzeko. Sartzeko baldintzak eta funtzionamendua:

  • Zilarrezko Q, Urrezko Q edo Kudeaketa Aurreratuaren A sari berriak lortuta izatea.
  • Lanerako arau komunak izatea eta "benetako" benchmarkinga egitea.
  • Saio bakoitzean helburu jakin batzuekin trukea egiteko konpromisoa.
  • Egiten diren jardueretarako ekarpen ekonomiko orekatua eta proportzionala.