31. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteak kultura inklusiboen, askotarikoen eta etorkizunera bideratutakoen inguruko erakunde, profesional eta jarduerak bilduko ditu urriaren 8tik 22ra.
Mikrobiomik Health Care Company, Surphase-Ingenious Membranes eta Gipuzkoako Foru Aldundia saritu dituzte QUALITY INNOVATION AWARD 2024 nazioarteko lehiaketan, maiatzaren 22an, Bangkoken (Thailandia).
KnowInn 2026-27: Irakasle berrien sailkapena
Bi erakunde horiek irabazi dute Marketinaren eta komunikazioaren bidez bezeroak lotzeko estrategiei buruzko EUSKALITen Jardunbide Egokien Saria. Bi erakundeak izango dira Bikaintasuneko Zentro guztien artean antolatutako CEX 2025 Sarirako euskal hautagaiak.
Apirilaren 3an, Marketinaren eta komunikazioaren bidez bezeroak lotzeko estrategiei buruzko Jardunbide Egokien Saria izango da. Ekitaldia 9:30etatik 13:00etara izango da Zamudioko Parke Teknologikoko Auditorioan (101 eraikineko X0 aretoan).
Tamaina eta jarduera sektore guztietako 60 erakundek jaso dituzte Euskadi 2030 Agenda Sariaren lehen aintzatespenak, Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen ekitaldian. 10 erakundek jaso dute Aurreratua maila, bereizgarririk altuena, 16k Bidean saria eta 34 erakundek Konpromisoa maila.
Euskal enpresa eta erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko hamabi hilabeteak laburbiltzen dizkizugu, gertaera eta albiste garrantzitsuenekin, baita EUSKALITen 2023. urteko emaitzekin ere.
Guztira 21 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak saritzeko. Gainera, beste 3 erakundek berrikuntza onenaren aitorpena jaso zuten, eta Euskadi ordezkatuko dute Quality Innovation Award-QIA 2024 sarien nazioarteko fasean.
Mikrobiomik Health Company osasun-kategorian, Surphase mikro ETEen kategorian eta Gipuzkoako Foru Aldundia sektore publikoaren kategorian, Estatuko fasean QIA sariak irabazi dituzten 3 euskal erakundeak dira, eta nazioarteko fasean lehiatuko dira, gainerako herrialdeetako 500 erakunde baino gehiagorekin batera, nazioarteko aintzatespenetako bat lortzeko.
Kudeaketa Aurreratua Biltzarraren barruan, Kudeaketa Laburrean lehiaketako Sariak ere banatu ziren, EUSKALITen ekimena, ikus-entzunezko lengoaien bidez kudeaketako kontakizunak berritzeko. 21 erakundek parte hartu zuten zortzigarren edizio honetan, mota guztietako ikus-entzunezko proiektuak aurkeztuz. Ikusleek eta epaimahai aditu batek baloratu dituzte, eta Mondragon Unibertsitateko (Ikus-entzunezko Fakultatea), Media Attack-eko eta EUSKALITeko kideek osatzen dute epaimahai hori.
500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarrean, urtero egiten den Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen programaren baitan, EUSKALITen koordinazioarekin.
Urriaren 14tik 25era Kudeaketa Aurreratuaren 30. Europar Astea ospatuko da eta 40 ekitaldi baino gehiago izango ditu Euskadi osoan.
2024ko urriaren 14tik 25era, Kudeaketa Aurreratuaren 30. Europako Astea izango da, eta, horren barruan, Kongresu bat egingo da urriaren 16an eta 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bi erakunde horiek irabazi dute Adimen Artifizialari buruzko EUSKALITen Jardunbide Egokien Saria. Bi erakundeak izango dira estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2024 Sarirako euskal hautagaiak. Gainera, San Luis Zentroak ere Publikoaren sari berezia jaso du, eta gainerako finalistak, Cardiva eta Lantek izan dira.
Zunibal, Zola Sistemas, Ormazabal, Mondragon Unibertsitatea-Lein gradua, Ludus Global eta Bizkaiko Foru Aldundia-Gizarte Ekintza Saila QUALITY INNOVATION AWARD 2023 nazioarteko lehiaketan saritu dituzte, Zhuhain (Txina), CAQ-China Association for Quality elkarteak antolatuta.
Abian da Innobideak-Kudeabide programaren 2024ko edizioa. Programa hori Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, foru-aldundiek eta EUSKALITek osatzen dute, eta aholkularien laguntzarekin kudeaketa hobetu nahi duten industria-enpresei eta horiei lotutako zerbitzuei zuzendutako laguntzak jasotzen ditu.
Datorren apirilaren 24an EUSKALITeko Jardunbide egokien Saria izango da, eta aurtengo gaia: "Adimen artifiziala erakundeen kudeaketari aplikatuta" da.
Euskal enpresa eta erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko hamabi hilabeteak laburbiltzen dizkizugu, gertaera eta albiste garrantzitsuenekin, baita EUSKALITen 2023. urteko emaitzekin ere.