Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Adimen Artifizialari buruzko Jardunbide Egokiak bilatzen ari gara

  • 27 de febrero de 2024

Datorren apirilaren 24an EUSKALITeko Jardunbide egokien Saria izango da, eta aurtengo gaia: "Adimen artifiziala erakundeen kudeaketari aplikatuta" da.

Hautagaitzen bila ari gara, eta hori dela eta, parte hartzera animatzen zaitugu, zure erakundeak arlo hauetan jardunbide egokiren bat badu:

  •  AA aplikatzea prozesuen optimizazioan eta eraginkortasun operatiboan (adibidez, plangintza logistiko adimenduna, banaketa-ibilbideak optimizatuz; proiektuak planifikatzea eta gauzatzea, arriskuak identifikatuz eta denboraren kudeaketa hobetuz; ekipoen mantentze prediktiboa, mantentze-lanen plangintza optimizatuz...).
  • AA aplikatzea datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko (prezioak eskariaren eta merkatuaren baldintzen arabera doitzen dituzten AAren algoritmoak; finantza-arriskuak ebaluatzen dituen eta arrisku horiek arintzeko estrategiak iradokitzen dituen AA; enpresa-erabakiak hartzeko lehiaren azterketa...).
  • Bezeroaren esperientzia pertsonalizatuarentzako AA aplikatzea (bezeroaren arreta hobetzen duten chatbotak eta AA sistemak; bezeroen portaera eta lehentasunen araberako marketin-kanpainak pertsonalizatzen dituen AA...).
  • AA pertsonen kudeaketan aplikatzea (pertsonen asebetetzea eta konpromisoa aztertzea, lan-ingurunea hobetzeko arloak identifikatuz; langileak hautatzea, hautaketa-prozesua hobetuz...).

PARTE HARTU NAHI BADUZU, BETE FORMULARIO HAU MARTXOAREN 27A BAINO LEHEN.

Jasotako hautagaitza guztietatik 6 praktika aukeratuko ditugu eta apirilaren 24an estatu mailako 2024 CEX Sarian Euskadi ordezkatuko duten bi praktikak hautatuko ditugu. Parte hartzeko oinarriak hemen ikusgai dituzu.

Aprobetxatu aukera hau zuen jardunbide egokiak ezagutarazteko!