31. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteak kultura inklusiboen, askotarikoen eta etorkizunera bideratutakoen inguruko erakunde, profesional eta jarduerak bilduko ditu urriaren 8tik 22ra.
Datorren urriaren 8an hasiko da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea, Javier Martínez Aldanondo inteligentziaren arloko nazioarteko erreferenteetako baten inaugurazio-ekitaldiarekin. Ekitaldia 16:00etatik 18:00etara izango da Bilboko BAT B Accelerator Tower-ean, eta antolaketa-kultura nola eraiki aztertuko du, egitura, erronka eta teknologia berriek markatutako ingurune batean.
Hitzaldi nagusiaz gain, hainbat erakundeek jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte, eta diziplina anitzeko mahai-inguru bat egongo da ere bai. Bertan, adituek kultura adimendunak, inklusiboagoak, askotarikoagoak eta erakargarriagoak eraikitzeko erronkei eta aukerei buruz eztabaidatuko dute.
Knowledge Workseko Ikaskuntza Kulturako bazkidea eta Txileko Knocoko zuzendaria, Martínez Aldanondok 25 urte baino gehiagoko esperientzia du Europan eta Latinoamerikan enpresei eta erakundeei aholkuak ematen. Bere parte-hartzean funtsezko tresnak eskainiko ditu ezagutza kritikoa kudeatzeko eta ikaskuntza-kultura indartzeko, funtsezko faktoreak Adimen Artifizialaren arora egokitzeko eta bertan bizirauteko.
Ireki da erakunde antolatzaileentzako deialdia
Inaugurazio-ekitaldiaren atzetik jardueraz beteriko bi aste etorriko dira. Horrela, urriaren 22ra arte, erakunde aurreratuen kultura eraikuntzaren inguruko erakunde, profesional eta esperientzia inspiratzaileak bilduko ditu.
Erakundeen arteko lankidetza Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen zutabeetako bat da, kudeaketaren eta lehiakortasunaren hobekuntzan inpaktua sortzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin. Horregatik, deialdia zabalik dago jada, edozein erakundek ekitaldi bat proposa dezan eta 31. edizio honetako programa ofizialean parte har dezan.
Ekitaldiak jardunbide egoki sendoen zabalkundean oinarritu beharko dira: diseinatu, inplementatu eta emaitza positiboak izan dituzten ekimenetan, hain zuzen ere. Horiek guztiak aurtengo gai nagusiarekin lotuta egon beharko dute: "Kultura erakunde aurreratuetan", antolakuntza-egitura berriak, ingurune inklusibo eta askotarikoak, talentu gaztearen erakarpena, kudeaketari aplikatutako adimen artifiziala, antolakuntza-etika eta gizarte- eta ingurumen-inpaktua bezalako funtsezko ikuspegiekin. Kudeaketa Aurreratuaren printzipioekin bat datozen beste proposamen batzuk ere baloratuko dira, baina lehentasuna emango zaie gai nagusiari zuzenean heltzen diotenei.
Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako erakundeek uztailaren 7tik 24ra bitartean bete beharko dituzte ekitaldiaren xehetasunak (izenburua, lekua, ordutegia, edukia, izen-ematea...). Interesa duten erakundeek esteka honetan eman dezakete izena.
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero eta inaugurazio ekitaldian izena emateko bisitatu: https://www.euskalit.net/semana/eu/