Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

EJIE eta Osakidetzako Santa Marina Ospitalea, erakundeen kudeaketari aplikatutako Adimen Artifizialari buruzko jardunbide egokiengatik sarituak

  • 24 de abril de 2024

Bi erakunde horiek irabazi dute Adimen Artifizialari buruzko EUSKALITen Jardunbide Egokien Saria. Bi erakundeak izango dira estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2024 Sarirako euskal hautagaiak. Gainera, San Luis Zentroak ere Publikoaren sari berezia jaso du, eta gainerako finalistak, Cardiva eta Lantek izan dira.

EJIEk, Itzuli tresna aurkeztu du, Adimen Artifiziala, lagundu, entzun eta hitz egiten laguntzen dizuna. Duela 5 urte, administrazioko eta gizarteko profesionalentzako laguntza-tresnen testuinguruan Adimen Artifiziala komunikazioan aplikatzeko proiektu bat izaten hasi zena, egunero 30.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen duten web-zerbitzu eta app bihurtu da.

Santa Marina Ospitaleak, Adimen Artifizialaren bidezko testuen prozesamenduari buruzko proiektu bat aurkeztu du, pazienteei zuzendutako informazioa errazteko eta baimen informatuko dokumentuen ulermena hobetzeko. Berrikuntza horrek hizkuntza naturala prozesatzeko algoritmo aurreratuak (PLN) erabiltzen ditu testua berregituratzeko eta sinplifikatzeko, pazienteentzat eskuragarriago eta ulergarriago eginez, funtsezko informazioa arriskuan jarri gabe.

EUSKALITeko Patronatuko kideek, ASLEk eta SPRIk, eta BAIC-Basque Artificial Intelligence Center-en lankidetza bereziak osatutako epaimahaiak erabaki du praktika irabazle horiek aukeratzea. Azken horiek berrikuntza, estrategiarekiko koherentzia, emaitzak eta horien transferentzia baloratu dituzte.

Gainera, San Luis Zentroak ere jaso du Publikoaren sari berezia eta gainerako finalistak Cardiva eta Lantek izan dira.

Ekitaldiaren amaieran, Jone Nolte, EUSKALITeko presidenteordeak topaketa horien garrantzia azpimarratu du, ikasteko proiektuak ezagutzeko aukera ematen baitute, bestalde esperientzia horiek enpresa parte-hartzaileen estrategian erabat integratuak daudela esan du, aliantzak eta erakundeko pertsonak eta taldeak kontuan hartuta.

EJIE eta Santa Marina Ospitalea izango dira CEX Sariaren euskal hautagaiak. Sari hori ekainean izango da, Zaragozan, Aragoiko Sustapen Institutuak koordinatuta. Bikaintasunaren Zentro Sustatzaileen Elkartea-CEX elkarteak, urtero egiten du sari honen deialdia, enpresen eta erakundeen artean kudeaketa-jardunbide egokiak trukatzen laguntzeko. Eta EUSKALITen Jardunbide Egokien Sarian estatu mailan parte hartuko duten bi hautagaitzak hautatzen dira.