3K Programa
prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta diruz lagundua eta EUSKALITek koordinatua, eta bere helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.

Hiru urteko programa da (gutxiago aurretiko kudeaketa maila bat dagoela erakusten bada), eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

Programaren hirugarren urtea amaitu eta gainditu ondoren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortzeko aukera izango da.

Programa honen hartzaile nagusiak dira: kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakunde.

Informazio gehiagoPrograma irakurri edo Ainhoa Egañarekin harremanetan jarri aegana@euskalit.net