Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria

2019 Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariaren emate ekitaldia

  • 3 de diciembre de 2019

25 erakundek jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak abenduaren 18an, asteazkena, Gasteizko Europa Jauregian, 18:30etan.

Sari horiek Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburuak, Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburuak emango dituzte, besteak beste, EUSKALITeko Presidentearekin, José Hernándezekin batera.

Edizio honetan, Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko Ak, hamaika industria eta zerbitzu enpresek, Osakidetzako hiru erakundek, hiru ikastetxek, hirugarren sektoreko hiru erakundek, Administrazioko bat, eta finantza eta aseguruen beste erakunde batek jasoko dute aintzatespena.

Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren hiru Euskal Sari banatuko dira, Euskadiko kudeaketaren aintzatespen gorena, bi ikastetxe eta industria-enpresa bati. Sari hori eskuratzeko, beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko aintzatespena lortu izana, eta kudeaketa elementu jakin batean kanpoko ebaluazio espezifiko bat gainditzea.

Etorri nahi baduzu esteka honetan izena eman dezakezu.

INDUSTRIA
BRONTZEZKO A 

• HERDIT
• InguruMena Advanced TEchnologies,=imatek
• SPRILUR, S.A.

ZILARREZKO A 
• TUBACEX
• PROTÓN ELECTRÓNICA, S.L.U.
• SPRI-AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL
• GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP E.
• MERCABILBAO, S.A.

URREZKO A 
• ELIKA-FUNDACION VASCA PARA LA SEGURIDAD AGROALIMENTARIA
• LANTEGI BATUAK
• EUSKALIT

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA BERRIKUNTZAN 
• ORMAZABAL Y CÍA, S.L.U.

OSASUNA
ZILARREZKO A 

• OSI ARABA-OSAKIDETZA
• OSI GOIERRI ALTO UROLA-OSAKIDETZA

URREZKO A 
• OSI BILBAO BASURTO-OSAKIDETZA

HEZKUNTZAZILARREZKO A 

• AVELLANEDA IKASTETXEA

• CENTRO DE FORMACIÓN JURITECNIA

URREZKO A 
• TOLOSAKO INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA ESTRATEGIAN 
• COLEGIO URDANETA

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA BERRIKUNTZAN 
• COLEGIO URKIDE IKASTETXEA, S. COOP.

HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA
ZILARREZKO A 

• ARGIA FUNDAZIOA

URREZKO A 

• ZESTOAKO SAN JUAN FUNDAZIOA
• CARITAS  DIOCESANA DE BILBAO

HERRI ADMINISTRAZIOA

ZILARREZKO A 
• IVAP

FINANTZAK ETA ASEGURUAK
URREZKO A 

• IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS

Hurrengo Ikastaroak