EUSKALITek 27 urteko esperientzia du, Euskadiko enpresei eta erakundeei lehiakortasuna hobetzen lagunduz. Horregatik, bizi dugun egoera ikusita, non ziurgabetasuna eta ingurune oso aldakorrak dauden, EUSKALITek zerbitzu eta laguntza-tresna berriak garatu ditu:
3B kontraste berria (Biziraun, Berreraiki eta Berritu) Zure erakundearen kudeaketan premiazkoagoak diren esparruak lehenesten lagunduko dizugu, eta gure Ebaluazio Klubeko pertsonen lan desinteresatuari eta ezagutzari esker.
Online prestakuntza eta ekintza Bai Innobideak-Prestakuntza oinarrizko prestakuntza, bai kudeaketa-metodologien ezarpenerako KnowInn zerbitzua, online formatuan daude eskuragarri. Gainera, ezagutza-pilulak gerturatu nahi ditugu, webinarrenbidez. Formula fresko eta arina dira webinarrak, eta geure KnowInn ikastaroetan sakon landu daitezkeen metodologiak ezagutzeko aukera ematen dute.
Langabetuen gaitasunen hobetzea Gure KnowInn ikastaroetako plaza batzuk gorde ditugu dohainik lor dezaten. Parte hartzeko baldintzak: langabezian egotea, gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea, EAEkoa izatea eta Kudeaketa aurreratuko gaitasunak hobetu nahi izatea, eta kasu bakoitzean ezarritako lanorduak eta talde-lana egiteko konpromisoa hartzea. Aurreko baldintzak betetzen dituen norbait ezagutzen baduzu edo interesatzen bazaizu, namarika@euskalit.net helbidera idatzi besterik ez duzu egin behar nola parte hartu jakiteko.
Kudeaketa-praktiken ikaskuntza partekatua Kudeaketa-bilatzaile bat eskuragarri duzuBilatu eta kudeatu. Bertan, krisi-kudeaketarako (koronabirusa) praktika berriak partekatuko ditugu, baina jarduera-sektore guztietako erakundeen praktika on ugari ditu, baita kudeaketa-marko desberdinak ere.
Hori guztia, enpresei bizi dugun egoera honetatik indartsuago ateratzen laguntzeko pentsatuta dago, diagnostikoaren bidez kudeaketa-eremu garrantzitsuenak lehenetsiz, eta ezagutza eskuratuz, prestakuntza-ekintzaren eta praktika onen bidez jardunez. Horretarako, EUSKALIT PREST zure eskura duzu.
Jar zaitez harremanetan EUSKALITekin informazio gehiago lortzeko edo zure erakunderako behar duzun laguntza ikusteko: 94 420 98 55 / euskalit@euskalit.net