Oinarrizko prestakuntza-Innobideak Prestakuntza

Innobideak Prestakuntza doakoak diren saioez osaturiko programa bat da, SPRIk garatutakoa EUSKALITen lankidetzarekin, eta Kudeaketa Aurreratuko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko helburuarekin. Industria enpresetako eta industriarekin lotura duten zerbitzu enpresetako gerenteei eta zuzendariei zuzendua dago. 

Innobideak Prestakuntza programak online formatuan jarraitzen du. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 9:30etik 12:30era, atsedenaldia barne. Informazio guztia webgune honetan eguneratuko da.

Ekimena saio independenteez osatuta dago, eta dinamika eta adibide ezberdinen bidez garatzen da. Interesdunek nahi duten saio guztietan izen emateko aukera izango dute. 

16 gaiez osatuta dago, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarritzen direnak:

ESTRATEGIA: 

  • E1. Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea.
  • E2. Negozio Eredua. Berrikuntza negozio ereduan, enpresak arrakasta izateko oinarri 

BEZEROAK: 

  • C1. Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak 
  • C2. Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea 
  • C3. Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino kudeaketa 

PERTSONAK: 

  • P1. Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako
  • P2. Talentua bilatu eta mantendu 
  • P3. Negoziazioa, arazoak ebaztea y emaitzak hobetzea 
  • P4. Talde-lanaren mitoak eta errealitateak 

GIZARTEA:

  • S1. Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa 
  • S2. Berdintasuna ez da jaiotzen, egin egiten da 

BERRIKUNTZA:

  • I1. Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira
  • I2. Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa
  • I3. Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun abantaila bezala 

EMAITZAK:

  • R1. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik haratago 
  • R2. Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da

Izen ematea