Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Kudeabide programaren kontrastea eskatzeko epea ekainaren 15era arte luzatuko da

  • 1 de junio de 2020

Kudeabide programa, 25.000 eurorainoko diru laguntzak eta aholkulari baten bidez beraien kudeaketa hobetu nahi duten enpresa industrial eta erlazionatutako zerbitzuei zuzendua dago.

Aurreko 6 ediziotan 800 enpresek parte hartu dute eta 1.200 proiektu onartu dira. Zifra eta datu garrantzitsuenak laburbiltzen dituen infografia ikus dezakezu.

Informazio guztia www.kudeabide.com web gunean aurki dezakezu, non izena eman daitekeen ere bai. Zuen enpresa Kudeabiden parte hartzen ari bada, baina kontraste txostena iraungita badago (duela 2 deialdi baino gehiago egin bazen), “kontrastearen eguneratzea” edo “kontrastearen berriztatzea” bitartez eguneratu dezakezue.

Kontrastea eskatzeko epea, bai enpresa berrientzat, bai eguneratze eta berriztatzeentzat, ekainaren 15era arte luzatu da