Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

Bezeroekiko harremanak hobetzeari buruzko jardunaldia

  • 10 de junio de 2020

Ekainaren 9an EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko talde aurreratuen sektorearteko topaketa egin dugu online formatuan.

Jardunaldian landu zen gaia bezeroekiko harremana izan zen, eta, horretarako, Germán Gómez Santa Cruz izan zen gurekin, bezeroekiko harremana hobetzeko Gida garatzen lagundu diguna, bai eta Mutualiaren eta Osakidetzako Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIaren esperientzia eta jardunbide egokiak ere.

Talde horien helburua kudeaketa-jardunbide egokiak, dokumentazioak edo adierazleak partekatzea da, eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarian aintzatespenen bat lortu duten sektore guztietako erakundeek osatzen dituzte.