Zure hausnarketak erraztu itzazu gure web tresnarekin

Zure autodiagnostikoa egiteko era erraztu nahi dugu, hori dela eta EUSKALIT eta ezerbitzuak enpresa informatikoak web bidezko tresna bat sortu dugu. Lau formatu desberdin landu daitezke, erakundearen garapen mailaren arabera:

  • Enpresaren kudeaketa orokorra:

    • Galdetegia: 100 galderekin, 9 irizpideetan banatuta. Kudeaketa arlo guztiei buruzko hausnarketa egiteko balio du. Hasi berrientzat edo hausnarketa erraz eta arina egiteko:
    • REDER matrizea: Bikaintasun ereduaren 9 irizpideetan eta 32 azpi irizpideetan indar-guneak eta hobetzekoak identifikatzeko balio du. Erakunde aurreratuagoentzat.

    Gainera, bi formatu hauek ere erabili daitezke hausnarketa espezifikoa egiteko zuk aukeratutako elementuetan: Lidergoan, Estrategian, Emaitzetan...

  • Berrikuntza diagnostikoa: Erakunde aurreratuenek erabiltzeko, produktu eta zerbitzu berriak sartzeko gaitasunei buruz hausnarketa egiteko.
  • Bikain autodiagnostikoa: Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren egoera ezagutzeko.
  • Gizartearekin Konpromisoa: BERRIA: Zure erakundeak gizartearekin duen konpromisoari buruz hausnarketa egiteko. 

TRESNAREN ABANTAILAK

  1. Hausnarketa prozesu hauetan pertsonen parte hartzea bultzatu eta errazten duen tresna da.
  2. Urte desberdinetan erabili daitekeen tresna da, urte bakoitzean hausnarketa desberdinak eginez (kudeaketa orokorra, berrikuntza, bikain, estrategia eta emaitzak...)
  3. Autoebaluazioak koordinatzen dituen pertsonari denbora aurrezten dio
  4. Web bidezkoa denez, ordenagailuan ez da ezer instalatu behar.
  5. Autoebaluazio egiten ari diren pertsonek aldi berean lan egin dezakete, ezer galdu gabe
  6. Formatu desberdinak erabiltzean sortzen diren arazoak ekiditen dira (galtzen diren artxiboak, itxura galtzen duten artxiboak, dena txukuntzen galtzen den denbora...)
  7. Bateratze lana askoz ere errazago eta arinago egiten da.
  8. Autoebaluazioaren ondoren indar-guneak eta zer hobetuak lehenesteko aukera ematen du, eta ondoren hobekuntza plana tresnatik diseinatu eta gero Excel batetara pasa.
  9. Euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke autoebaluazioak
  10. EUSKALITen web ebaluazio tresnan oinarrituta dago, 1000 ebaluatzailek 200 ebaluazioetan erabilitakoa.

Tresnaren informazio gehiago izateko eta erosteko sartu hemen