Kudeaketa Aurreratua
Prestakuntza

5S e-learning tresna. Zure taldeak urrutitik prestatu eta ezarri 5Sak zure erritmoan

  • 5 de mayo de 2020

5Sen e-learning tresna hainbat lantoki dituzten eta antolaketa, ordena eta garbiketa-estandar zorrotza definitu behar duten enpresei zuzenduta dago.

Enprea horietako askotan, pertsonen txandakatzea oso handia da, eta 5Sak ezarrita izan ditzaketen arren, horiek guztiak prestatzeko, birziklatzeko edo metodologian sentsibilizatzeko beharra dute, sistemak denboran iraun dezan eta definitutako estandarrak bete daitezen.

Prestakuntza eta ezarpen-zerbitzu hori emateko, zein leku horietara guztietara iristeko, EUSKALITek tresna informatiko bat garatu du, edozein pertsonak edo enpresak honako hauek egin ahal izateko:

  • Prestakuntza eta/edo ezarpen-proiektua pertsona bakoitzaren erritmora ondoen egokitzen den ordutegian egitea, une eta leku desberdinetan, eta beste prestatzaile edo taldeko kide batzuen agenden mende egon gabe.
  • Prestakuntza-zentro batera ez mugitzea.
  • Online laguntza izatea, orientatzeko, zalantzak argitzeko eta prestakuntzaren edo ezarpenaren aurrerapenaren jarraipena egiteko.


Mota guztietako sektoreetako enpresetan eta hainbat esparrutan (bulegoak, lanpostuak, tailerra, biltegia, laborategiak, etab.) 5Sak ezartzeko pentsatuta dago tresna, eta ITP Aero eta Siemens-Gamesa enpresek frogatu izan dute, oso emaitza positiboarekin.

Esteka honetan, tresnak dituen funtzionalitateak erakusten duen bideo bat ikusi ahal izango duzu.

Tresna erabiltzea interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan Jon Camposekin (jcampos@euskalit.net), erabilera-baldintzei buruzko informazioajasotzeko eta aldi baterako probako erabiltzaile bat sortzeko aukera ikusteko.