Batzuk bereziak eta erakunde mota jakin batzuetan soilik erabilgarriak dira eta beste batzuk unibertsalak dira. Hobetzeko metodologiek:
Ondoren, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren elementuak garatzeko aplikagarriak diren zenbait metodologia aurkeztuko ditugu.
2000.eko ISO 9001 araua aurreko hiru arau zihurtagarrien lekua hartzen du (ISO 9001, 9002 eta 9003) eta bere izendapen berria 'Kalitatearen Kudeaketa' rena da. Horrek aurreko kontzeptuarekiko aurrerapen bat suposatzen du: Kalitatearen Zihurtapena. Horretarako, arau berriak 'Bezeroen ongizatearen neurria' eta 'etengabeko hobekuntzaren helburuen ezarpena' bezalako aspektuak biltzen ditu, hauen bidez produktu eta zerbitzuen kalitatearen kudeaketaren zikloa indartzen delarik.
Horregatik, erakunde batek arau honen edukiak bere Kalitatearen Kudeaketaren Sisteman ezartzen duenean, bere kudeaketa-modua hobetzen egongo da.
Ingurugiro-Kudeaketaren Sistema baten ezarpena arau honetan bildutako jokabideak jarraituz, enpresei produktu ez hain kutsagarriak garatzen eta beraien baliabideak hobetzen laguntzen die, lehengai, ura eta energiaren kontsumoaren murrizketaren bidez; hondakinez baliatuz eta hauek murriztuz eta enbalaketa, gordetze eta garraio kostuak txikituz.
Metodologia honi buruz gehiago jakiteko sartu hemen
EUSKALITeko 5S Kluban Sartu (Gaztelaniaz)
Geure erakundeen kudeaketan hutsuneak eta gure eguneroko lanean errepikatzen diren arazoei buruzko hobetzeko aukerak ikusten ditugu. Horretarako, arazo horien izendapena, antolakuntza eta konponketari modu fidagarri eta sistematiko batean ekiten dien hobekuntza etengabearen prozesu bat itxuratzea eta garatzea baimentzen duen metodologia batez gozatzea beharrezkoa da. Hau burutzeko, lan-taldeetan oinarritutako egitura antolatu bat erabiltzen da.
Hobekuntza-talde bezala izendatutako lan-talde bat xede amankomun baten konpromezua duten, desbahikuntzaren parametroak eta bide itxuratuak erabiltzen duten eta hauen egitearen elkar arduradunak diren pertsonetan datza, pertsona hauek trebetasun osagarriak dituztelarik. Talde baten ezaugarri garrantzitsuenak hauexek dira:
Erakundeak hobekuntza-proiektuan bihurtzea erabakitzen duen hobekuntza-aukera bakoitzerako, enpresarentzako konponbide on bat lortzeko ahalmen handiena duen pertsona-multzoa zein den finkatu behar da eta multzo hori Hobekuntza-Talde batean bihurtu. Hobekuntza-Taldeek aurkitzen diren prozesuaren aldiaren arabera erabili ditzaketen arazoen konponketarako tresnak dituzte. Tresna hauek ondorengo atalean deskribatzen dira.
60 urteetan Kaoru Ishikawak bildutako zazpi tresnak '7H' edo 'zazpi tresna klasikoak' izenarekin ezagutzen dira. Tresna hauek Kalitatearen mundua osotzen zuten pertsonek jasotzen zuten hezkuntzaren zati garrantzitsua ziren: Pareto-ren diagrama, Kausa-Efektu diagrama, Datuen pilaketa, histogramak, estratifikazioa, kontrol-grafikoak eta dispertsio-diagramak.
Experientziak tresna sinple hauen erabilpenak erakundeetako arazoen %80a konpontzea zilegitzen duela erakutsi du. Betiko tresnek abantail handiak dituzte:
Azken aldian konplexuagoak diren 'tresna berriak' deituriko beste talde bat bildu egin da. Gaur egun 7 H 'klasikoak' Hobekuntza etengabeko eta Arazoen konponketako taldeek erabiltzen dituzte mundu osoan, hauekin kalitatearekin, produktuekin eta zerbitzuekin erlazionaturiko arazo gehienak izendatu, aztertu eta konpondu daitezkelako.
EUSKALITen Prozesuen Gida Aurreratua euskeraz, dohainik eta bere osotasunean jaitsi nahi izanez gero, sakatu hemen.
* EUSKALITetik eskerrak eman nahi dizkiogu HAEEri gida honen itzulpenagatik, Euskara Kudeaketaren eremuan hedatzen lagunduko duelakoan.
EUSKALITen Prozesu Gida Aurreratua gazteleraz eskuratu nahi baduzu, sakatu hemen (Gaztelaniaz).
Prozesu bat 'zerbait' (Irteera) 'norbait'i (Hartzailea) jakinarazteko, pertsona batek edo zenbaitek (esku-hartzaileak) garatzen dituzten errepikatutako ekintzen edozein segida bat bezala defini daiteke, erabiltzen edo kontsumitzen diren baliabide batzuetik aurrera (esku-hartzaileak erabili behar dituzten baliabide amortizagarriak).
Prozesuen adibideak dira:
Erakundeek sortzen dituzten 'Zerbaitak' egiten dutenaren 'Esku-hartzaileak' (Bezero, Hurrengo saila, jardunaldi bateko etorlea, herritarra) bezala definitu dituzten haiei prozesuen bidez heleraztea lortzen duten modua da, eta bere prozesuak dira hauen ongizatea baldintzatzen dutenak eta ondorioz etorkizunean erakundea kontutan hartzen jarraitzearen probabilitatea ere.
Informazio gehiago gure bideoan
Ezagutzaren kudeaketa, momentu honetan, metodologia bat ezik, kudeaketaren abiaburu edo elementu garrantzitsu bat da.
Ezagupetzaren kudeaketa erakundeek hau gorde eta eskuratzea baimentzen duten sistema informatiko eta beste mekanismoez hornitzea dakar askotan eta, batez ere, pertsonak sozializatu eta erdibanatzearren kultura aldatzeko joera izan dezaten. Hori lortzen da bere alde dauden antolamendu-textuinguru batzuk garatuz - gune fisikoak, lanaren antolamendua, desbahikuntzaren ebaluaketarako sistemak, aintzatespena, etc.
Minikonpainiak erakunde bat egituratzeko modu bat dira, erakundearen unitate bakoitzak bere barne (beste minikonpainiak) eta kanpo bezeroen ongizatea efizientzia handienaz bilatzen duen konpainia txiki edo minienpresa baten antzera jokatu dezan. Bere ezarpenak pertsonen eta, bereziki liderren etengabeko hezkuntza eta kualifikazio prozesu baten beharra du - noizbehinka zenbait urte iraun dezake - beste ardura batzuk ere bereganatzeko.
QFDa (Quality Function Deployment edo Kalitatearen funtzioaren zabaltzea), bezeroaren ahotsa jaso eta produktu edo zerbitzu baten diseinu eta garapen aldi guztietan bildu ahal izateko prozesu egituratu eta metodiko bat bezala definitu daiteke. QFD - a Japonen 60 urteetan hasi zen eta hasiera batean arazoak hantzemateko zuzenduta zegoen. Beranduago aurreko aldietan ezartzen hasi zen, produktuen diseinuan adibidez.
Tresna honen garapenean gehien lagundu duen aditua Yoji Akao irakaslea da, Hosin Kanri metodologiaren bultzatzailea izateaz ere ezagutua. 1978.an, Akao irakasleak QFD - ari buruzko lehengo textua argitaldu. Handik aurrera, Estatu Batuen bidez Mendebaldeko herrialdeetan barneratzen hasi zen, non General Motors, Ford eta Xerox izan ziren jakintzagai hau ezartzen eta zabaltzen hasi zirenak.
QFDa bezeroaren beharrak zeintzuk diren ikertzen, bere ahotsa entzuten, honek zer nahi duen jakiten eta ondoren, guzti hau produktu edo zerbitzu baten kalitate-ezaugarrietan eraldatzen saiatzen da, hau da, aurreikuspen horiek nola asebetetzean oinarritzen da.
Erakundearen helburu estrategikoak, Policy Deployment edo Hoshin Kanri eta Gidatze Kuadro integrala (balanced scorecard) adibidez, eguneroko lanera arte pasatzeko xedearekin azken urteotan garatzen joan diren zenbait metodologiek izendapen hau jaso dezakete.
Bere ezarpenak erakundeak emaitzak lortzeko pertsonek duten parte-hartzea indartzen du, informazio, hezkuntza eta erabakitzeko ahalmen handiagoa emanez.
Bere xedea erakundearen prozesu guztiak zalantzan jartzea, berrikustea eta bezeroen eskaerei egokitzea da erabateko aldaketak eginez beharrezkoak direnean. Askotan, informazioaren teknologi aurreratuek eskaintzen dituzten aukerak lan hau burutzeko erabiliak izaten dira.
Zenbait pertsonek 'Emulazio' bezala itzultzen duten hitz ingeles hau 'praktika onenen' etengabeko bilaketa sistematikoan datza. Praktika hauek gure erakundean modu egokian ezarriz, gure lehiakortasun maila hobetzea edo lehiakorragoak izatea baimenduko digute kasuen arabera.
Benchmarking a kudeaketaren edozein arlotan ezargarria da eta, normalean, emaitzen konparaketatik hasten da, ondoren emaitza hauek sortu dituzten eragileen ezagupenean sakontzeko eta gure erakunde edo enpresan ezar ditzakegun irakaspenak ateratzeko.
Seis sigma enpresa industrialetako prozesu produktiboan ezartzeko bereziki eginda hobekuntza programa bat da. Bere ezarpena enpresako pertsona batek edo gehiagok programa osotzen duten tresna eta metodologiei buruzko hezkuntza jasotzearekin burutzen da, pertsona hauek bere ezarpenaren arduradunak izanik eta horretarako espezializaturiko kontsultoreen laguntza izanik.
Programa hau osotzen duten tresnak eta metodologiak azken bi hamarkadetan automozioaren sektorean erabiliak izan dira, nahiz eta beste sektoreetan ez hain ezagunak izan. AMFE (Okerren eta Efektuen Analisi Modala), kausa-efektu diagramak edo QFD (Quality Function Deployment) bezalako tresnak daude, zeinak ez dute oinarri matematiko baten beharrik. Ezartzeko euskarri estadistiko garrantzitsu bat behar duten SPC (Prozesuen Kontrol Estadistikoa) edo D.O.E. (Experimentuen diseinua) tresnak ere badaude eta guzti hau errezten duten programa informatikoak garatu direlarik.
Metodologia hauen ezarpenarekin produktu akatsdunen protzentaia murriztea eta ekoiztasuna hobetzea lortzen da batez ere.