Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

28. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien programa osoa

  • 23 de septiembre de 2022

Dagoeneko eskuragarri dago 27. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldien egitarau osoa.

Europako Astearen barruan, bi ekitaldi-formatu daude: Kongresu bat, urriaren 19an eta 20an, eta Astearen gainerako egunetan, urriaren 17tik 28ra, ekitaldi gehiago izango dira. Horietan, industria, osasun, hezkuntza, eta beste arloetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.Kongresuan bi gai-multzo handi landuko dira: Kudeaketa Aurreratua eta Prozesuen berrikuntza, eta Pertsonak, zehazki talentuaren, aniztasunaren, inklusioaren eta ongizatearen kudeaketari helduz.

Guztira 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, formatu ugaritan (aurrez aurre, streaminga edo online), 60 erakundek antolatuta.

Ez galdu Kongresu osoa jarraitzeko aukera paregabea, aurrez aurre, urrian indarrean dauden edukierekin edo streaming bidez; bi kasuetan izena eman beharko duzu aldez aurretik.

Gorde datak zure agendan eta lehenbailehen izena eman ezazu!