Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

27. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien programa osoa

  • 23 de septiembre de 2021

Dagoeneko eskuragarri dago 27. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldien egitarau osoa.

Europako Astearen barruan, bi ekitaldi-formatu daude: Kongresu bat, urriaren 20an eta 21ean, eta Astearen gainerako egunetan, urriaren 18tik 329raekitaldi gehiago izango dira. Horietan, industria-, osasun eta hezkuntza arloetako kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.

Guztira 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, formatu ugaritan (aurrez aurre, streaminga edo online), 60 erakunde antolatzailek baino gehiagok antolatuta.

Kongresuan bi gai-multzo handi landuko dira, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituztenak:

  • Eraldaketa digitala eta 4.0 ingurunea
  • Pertsonak: enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak

Gainera, Marc Vidalen hitzaldi bat izango dugu irekiera ekitaldian, urriaren 20an. Bertan, enpresek eta erakundeek aurre egin behar diogun erronka digitalari arrakastaz heltzeko gakoak azalduko dizkigu.

Ez galdu Kongresu osoa jarraitzeko aukera paregabea, aurrez aurre, urrian indarrean dauden edukierekin edo streaming bidez; bi kasuetan izena eman beharko duzu aldez aurretik.

Gorde datak zure agendan eta lehenbailehen izena eman ezazu!