Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteak nobedade garrantzitsuak dakar

  • 11 de junio de 2020

Urriaren 19 eta 30 bitartean, 26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea izango da. Kongresua egongo da ere, urriaren 20 eta 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kongresua, Euskalduna Jauregian  izango da urriaren 20 eta 21ean, aretoaren edukiera mugatzea eta Streaming bidez zuzenean emititzea da asmoa, beti ere urrian izango dugun osasun-egoera ikusita.

EUSKALITek lau gai-multzo handi aukeratu ditu, 2019ko Astean bertaratutakoen asebetetzeari buruzko inkestetan jasotako ideietan oinarrituta, gaurkotasuneko gai batzuekin batera. Gure ustez, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituzte:

  1. Krisiaren kudeaketa, ahalik eta eragin txikienarekin (zeintzuk diren giltzarriak lidergoaren, estrategiaren, bezeroen eta berrikuntzaren ikuspegitik).
  2. Eraldaketa digitala (negozioa ingurune digitalera egokitzea, arrakasta-kasuak emaitzekin)
  3. Kontziliazio eta telelan-neurriak
  4. Gizarte-erantzukizuna eta GIHak (nola bultza daiteke enpresetatik eta erakundeetatik?)

Kongresuan antolatzaile bezala parte-hartzeko, lau gai horietako praktika on edo esperientziak aurkeztu beharko dira, eta ondoren, Batzorde batek aproposanak zein diren erabakiko du. Gainera, betiko moduan, edozein irabazi-asmorik gabeko erakundek ekitaldia antolatu ahal izango du Kongresutik kanpo.

Ekitaldien antolatzaile izan nahi baduzu, uztailaren 24ra arte duzu, eta Europar Asteko webgunean informazio guztia eskuragarri duzu.