Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteak nobedade garrantzitsuak dakar

  • 11 de junio de 2019

Azaroaren 5 eta 15 bitartean, 25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea izango da. Biltzarra egongo da ere, azaroaren 13 eta 14an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aste berezi honek berrikuntza ugari izan ditu bere 25 urteko ibilbidean zehar. 2015. urteaz gero, Biltzar baten esparruan gauzatu ditugu ekitaldi asko eta asko, Kudeaketa Aurreratuaren mezua indartzeko eta bere posizionamendua bultzatzeko asmoz.

2019 honetan, 25. urteurrenarekin bat eginda, Biltzar bat egingo dugu azaroaren 13an eta 14an. Horietan, EUSKALITen kudeaketaren arloarekin lotuta zinez garrantzitsutzat jotzen ditugun gaiak landuko dira. Gauzak horrela, lau gai landuko dira:

  1. 4.0 ingurunea (eraldaketa digitala, gaitasun digitalak, negozio eredu berriak, etab.) 
  2. Produktibitatea (Lean manufacturing, Kanban, 5S, hornitzaileen trakzioa…) 
  3. Pertsonak (berdintasuna, talentuaren kudeaketa, enpresa osasungarriak, etab.) 
  4. Garapen Iraunkorrerako Helburuak (ekonomia zirkularra, enpresaren gizarte erantzukizuna, ingurumena, etab.)

Aurtengo nobedade nagusia Biltzarrean antolatzaile bezala parte-hartzeko modu berria da, lau gai hoeietako praktika on edo esperientziak aurkeztu beharko direlako, eta ondoren, Batzorde batek aproposanak zein diren erabakiko duelako. Gainera, betiko moduan, edozein irabazi-asmorik gabeko erakundek ekitaldia antolatu ahal izango du Biltzarretik kanpo.

Ekitaldien antolatzaile izan nahi baduzu, uztailaren 24ra arte duzu, eta Europar Asteko webgunean informazio guztia eskuragarri duzu.