Kudeabide programaren deialdi berria eta berritasunak

Martxoaren 1etik aurrera Innobideak-Kudeabide ekimenean parte hartzeko aukera berria dago. Ekimen honen helburua, 5 pertsona edo gehiago dituzten industria eta honi lotutako enpresetan Kudeaketa Aurreratua sustatzea da, kontsultariak egindako proiektuen bitartez 25.000 eurorainoko laguntzarekin. Aurreko bi urteetan (2014-2015) ia 400 enpresa arte hartu dute eta 320 proiektu onartu egin dira.

Aurten berritasunik nabarmenena honakoa da, 2014an kontrastea burutu zuten enpresak era errazean gaurkotu dezakete, proiektu berriak eskatzen jarraitzeko. Epeak hauek dira:

  • Kontrastea eskatzeko edo gaurkotzeko hasiera: martxoak 1
  • Kontrasteak eskatzeko epe-muga: maiatzak 31
  • Ezarpen proiektuak eskatzeko hasiera (2B): Erakunde bakoitzaren araudiaren arabera
  • Ezarpen proiektuak eskatzeko epe-muga (2B): Irailaren amaiera (erakunde bakoitzaren araudiaren arabera)

Kudeabide programa

Programaren helburua euskal industria-enpresen lehiakortasuna hobetzeko, enpresa-kudeaketaren metodologia, erreminta eta oinarri aurreratuen ezarpenean laguntzea. EUSKALITek programaren hainbat faseetan lagunduko du euskarri operatiboa emanez. Programaren erreferentzia-esparrua Kudeaketa Aurreratuaren Eredua izango da.

Aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak abian jarritako INNOBIDEAK Estrategiaren barne dago. EAEn dauden 5 langileko edo gehiagoko industria-enpresei zuzendutako programa da.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek koordinatuko dute programa, Foru Aldundiak 5-49 pertsonen arteko enpresez arduratuko dira, eta SPRI 50 pertsona baino gehiagoko enpresen erreferentea izango da.

Programa bi fasetan egituratzen da:

1. Fasea. Lehenik, enpresaren kudeaketaren gaineko kontrastea egin beharko da, lehia-hobekuntzarako erabakiak hartzea ahalbidetu behar duena, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren erreminta erabilita. EUSKALITek zerbitzu hau eskainiko du gure Ebaluazio Klubaren kideen laguntzarekin batera. 50 edo pertsona gehiagoko enpresentzat hasierako Kontrastea hautazkoa da.

2 . Fasea. Kontraste-txosteneko gomendioetan oinarrituta, enpresak ekintza-plana osatu beharko du, bi fase desberdinetan eratorriko dena.

  • 2 A Fasea. Proiektu pilotua: Kudeaketa Aurreratuko metodologien aplikazio praktikorako proiektu pilotuak gauzatzea. EUSKALITek kudeaketa gaietako hogeita hamar bat modulu eskainiko ditu. Horietan guztietan EUSKALITen KnowInn metodologia aplikatuko da, autoprestakuntza, saio presentzialak eta aplikazio praktikoko proiektua osatzea barne hartzen dituena.
  • 2 B Fasea. Kontsolidazio-proiektuak: Lehia-hobekuntzako proiektu bat gauzatzea, kontrastean hautemandako kudeaketa aurreratuko praktika finkatzearen bidez. Proiektua garatzeko, honetarako kanpo-kontsultarien laguntza behar da.

Programan parte hartu nahi duten enpresek www.kudeabide.com helbidera jotzea besterik ez dute.