Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

3k programa, kirol-erakundeen kudeaketa hobetzeko

  • 8 de junio de 2021

3K Programak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako kirol-erakundeen kudeaketa hobetzeko programak, XIII. edizioa bete zuen iaz.

2006an abian jarri zenetik, 300 kirol-erakundek baino gehiagok parte hartu dute; besteak beste, kirol-kudeaketako enpresek, euskal eta lurralde-federazioek, kirol-klubek, udal-kirolak, guraso-elkarteek eta eskola-klubek.

2020an, egoera berezia izan zela eta, jarduera guztiak online formatuan egin eta egokitu behar izan ziren, baina horrek ez zuen eraginik izan programa arrakastaz amaitu zuten 9 erakundek kudeaketa hobetzeko konpromisoa eta inplikazioa bermatzen duen ziurtagiri bat lortzeko. Honako hauek izan ziren:Irrisbizi, Olarreta Pilota Elkartea, Iturriondo Futsal Bilbao , Bermeo FT , Universitario rugby Bilbao , Getxo igeriketa Bolue , Konporta , Gertasport , CD La Salle de Bilbao. Zorionak guztioi!