Kudeaketa Aurreratua
Prestakuntza

KnowInn online formatuan

  • 28 de abril de 2020

5S digitalei buruzko Webinarrak (estekan ikusi dezakezu) izandako arrakastaren ondoren, 250 parte-hartzailerekin, dagoeneko hasi da 5S digitalen gaineko KnowInn prestakuntza, lehen aldiz online formatuan.

Eta izen-emateek arrakasta izan dutenez, bigarren deialdi bat egingo da, maiatzaren 8tik aurrera. Esteka honetan, informazio guztia ikusi eta matrikula formalizatu daiteke. Garaiz matrikulatzera animatzen zaitugu, litekeena baita plazak berriro agortzea.

Gainera, maiatzaren 14rako beste online prestakuntza bat aurreikusi da Sormenerako eta ideien kudeaketarako tresnei buruz. Beste esteka honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu.