Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Innobideak-Kudeabide 2021 programaren deialdi berria

  • 1 de marzo de 2021

Martxoaren 1ean Kudeabide 2021 programaren kontrastea eskatzeko epea ireki da. Programa hau, kudeaketa hobetu nahi duten industria-enpresei eta lotutako zerbitzuei zuzenduta dago, eta aholkularien bidezko 25.000 eurorainoko laguntzak ditu.

Programak bi fase bereizi ditu, bata kontraste-fasea, non enpresaren kudeaketari buruzko diagnostiko zehatza egiten den, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentzia gisa erabiliz. Eta hobetzeko beste fase bat, proiektu pilotuen edo finkatze-proiektuen bidez. Azken horiek egiteko, 25.000¤ arteko laguntzak daude, enpresaren tamainaren arabera.

Kontraste-eskaera egiteko epea, bai enpresa berrientzat, bai programa eguneratzen eta berritzen jarraitzen dutenentzat, ekainaren 15ean amaituko da.

Programa hau 5 pertsona edo gehiagoko enpresei zuzenduta dago, egoitza soziala edo lantoki bat EAEn dutenei, zein industria-jardueretan aritzen direnei (erauzketakoak, eraldatzaileak, ekoizpenekoak, produkzio-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen esparrukoak). Eta 2019tik aurrera, diseinu industrialaren, ikus-entzunezkoen, bideojokoen eta modaren sektoreei dagozkien sormen-industriak ere sartzen dira.

Kudeabide programa 2014an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, hiru Foru-Aldundien eta EUSKALITen arteko lankidetzaren bidez, euskal enpresei laguntza koordinatua emateko, eta lehiakortasun-abantailak eraikitzeko. Helburu nagusia euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea da, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez eta proiektu pilotuak eta finkatze-proiektuak garatuz.

Zazpi edizioren ondoren, dagoeneko 900 enpresa baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan, eta 1.300 proiektu baino gehiago onartu dira.

Informazio gehiago eta izenak emateko