Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

EUSKALITek Txinako ordezkaritza baten bisita jaso du Kudeaketa Aurreratuaren gakoak ezagutzeko

  • 15 de noviembre de 2023

Kalitaterako Txinako Elkartearen (CAQ) ordezkaritza bat EUSKALITen izan da azaroaren 13an, astelehenean, euskal erakundeen kudeaketaren hobekuntzan izandako esperientzia ezagutzeko.

EUSKALITek urteak daramatza CAQekin elkarlanean Quality Innovation Award (QIA) Sariaren antolakuntzan, bere Aholku Batzordeko kide izanik. 

Bisitan, Alberto Fernandezek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza zuzendariak, Jaurlaritzak berrikuntzarekin, iraunkortasunarekin eta kudeaketa aurreratuarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen; eta James Willsonek, ORKESTRAko Research zuzendariak, 90eko hamarkadatik euskal estrategiaren datu makroekonomiko nagusiak eta lehiakortasunerako bilakaerari buruz aritu zen. 

Gainera, CAF eta Wegetit enpresek, kudeaketa urbanistikoaren eta soziosanitarioaren sektoreko bi enpresa txinatarrekin batera, kudeaketa-jardunbide egokiak trukatu ahal izan zituzten. CAFek mugikortasun iraunkorrerako berrikuntza-estrategia aurkeztu zuen, eta Wegetitek Orbearen merkaturatzea eraldatzeko digitalizazio-kasua. 

Jardunaldia amaitzeko, Ormazabalek Boroan duen teknologia eta berrikuntza zentroa bisitatu zuten. Bertan, Txinako enpresek potentzia handiko saiakuntzen laborategia ezagutu ahal izan zuten, baita Ormazabal Kudeaketa Aurreratuan eta berrikuntzan erreferente izatera eraman duten jardunbide onenak ere.