Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

EUSKALITek lanean jarraitzen du

  • 16 de marzo de 2020

Euskadiko larrialdi sanitarioaren deklarazioa dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko, EUSKALITek jakinarazten du martxoaren 16tik aurrera (astelehena), eta beste adierazpen bat egin arte, talde osoa normaltasunez egongo dela martxan telelanaren bidez.

Gure web orrirako esteka honetan, EUSKALITeko pertsona bakoitzarekin harremanetan jartzeko modua ikus dezakezu; gainera, euskalit@euskalit.net posta ere badago, bestelako kontsultak egiteko.

Horrela, zuen beharrei erantzuten jarraituko dugu. Osasun publikoa eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideei erantzuteko, neurri honek sortu ditzakeen eragozpenak sentitzen ditugu.