Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Euskadiko kultura eta sormen barrutiari laguntza (BDCC)

  • 15 de julio de 2021

Uztailaren 8an, Basque DCC, Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutia aurkeztu zen. EUSKALITek, aurten ere, plataforma horri babesa emango diogu, bere helburua Euskadiko kultura eta sormen industrien kudeaketa profesionalizatzea eta lehiakortasuna hobetzea baita.

Ekimena Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren, SPRI Taldearen eta Innobasqueren arteko lankidetzaren emaitza da, eta Gaia,Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkarteak garatuko du datozen urteetan.

EUSKALITek plataforma horrek izango dituen 4 jarduketa-maila edo -geruzetako batzuetan lagunduko dugu, 1. eta 2. mailetan hain zuzen, eta zerbitzua Kudeaketa Aurreratuaren eremuan ardaztuko da:

  • 0 maila: Basque DCCren webgunearen bidez, zeinak laguntzen eta deialdien mapa bat izango du, bai eta KSIen erronkak ebazten laguntzeko tresnak ere: hausnarketa estrategikoa, negozioaren kudeaketa, marketinaren kudeaketa, zerbitzu eta/edo produktuen babes juridikoa, etab.
  • 1. maila, oinarrizko laguntza-zerbitzua: orientazio-zerbitzua, BDCCko teknikariek eta tresnak ezagutzen dituzten eragile talde batek webgunean eskura dituzten baliabideak erabiltzeko.
  • 2. maila, adituen laguntza-zerbitzua: BDCC tresnetan/gaietan adituak diren pertsonen berariazko laguntza.
  • 3. maila, laguntza pertsonalizatuko zerbitzua: enpresa-garapeneko proiektuak sortzera bideratua (ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea, etab.), laguntzen bidezko finantzaketa eskuratzeko behar den laguntzarekin (laguntzen mapa).

Informazio guztia webgunean dago eskuragarri.