Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Emakunderekin dugun lankidetza beste urtebetez jarraituko du

  • 7 de mayo de 2021

EUSKALITek eta EMAKUNDEk luzatu egin dugu duela urte batzuk hasi genuen lankidetza-hitzarmena.

Egindako bileran, hitzarmen honen esparruan egindako jarduerak errepasatu ziren, eta honako ekintzak zabaltzen jarraitzea adostu genuen: Genero-ikuspegiaren eta Kudeaketa Aurreratuaren Gida, Kudeaketako Berdintasunari buruzko praktiken bilatzailea (Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren elementu bakoitzari lotutako jarduerak, metodologiak eta tresnak aurki daitezke), erakundeetan berdintasuna kudeatzeari buruzko Knowinn ikastaroak, eta Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean batera antolatzen dugun ekitaldia.