Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Abian da Bikain 2022

  • 31 de enero de 2022

Dagoeneko eska dezakezu euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren ebaluazioa zure erakundean.

Garapen-mailaren arabera, lortutako maila egiaztatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Bikain ziurtagiria ere eskuratu ahal izango duzu. Orain arte, sektore guztietako 440 erakundek jaso dute ziurtagiri hori.

Bikain zer den eta zure erakundeari zertan lagun diezaiokeen jakin nahi baduzu, ebaluazio-klubeko kide izateko doako prestakuntza osa dezakezu.

Irudi honetan laburbilduta daukazu informazio guztia.