Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

5S praktika aurreratuen urteko topaketa

  • 25 de noviembre de 2020

Euskaliteko 5S Klubak aurten ere 5S metodologiaren praktika aurreratuak partekatzeko topaketa antolatu du.

140 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten EUSKALITen 5S Klubaren urteroko topaketan. Oraingo honetan, egungo egoera dela eta, modu birtualean egin zen.

Ekitaldian, Armeria Eskolak eta EUn Groupek egindako 5S ezarpenen argazkiak eta bideoak ikusi ahal izan ziren. Erakunde horiek 5S diploma lortu dute, Klubak egindako kanpo-ebaluazioan 60 puntu baino gehiago lortu ondoren.

Gainera, enpresa horietako hizlariek 5S metodoa behar bezala ezartzeko gako batzuk erakutsi zituzten, baita horrelako proiektu bati ekitean aurki daitezkeen zailtasunak edo oztopoak, eta lortutako onurak ere.

Laster, bi erakunde horien aurkezpenak kontsultatu ahal izango dituzu gure Kudeaketa Bilatzailean.