Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

Kultura eta Sormen Industrientzako laguntza programa

  • 14 de marzo de 2019

Kultura eta Sormen Industrietako (KSI) hiru erakundek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailak bultzatzen duen KSI Berritzaile programan izan duten esperientzia aurkeztu zuten, 2019rako berritasunak aurkezteko antolatu zen ekitaldi batean.

KSI Berritzaile programaren 3. edizioa hasi berri da, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea helburuarekin, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 29ra arte, eta informazio guztia eta izena emateko webgune hauek prest daude: https://www.euskalit.net/ksiberritzaile o www.ksiberritzaile.eus

Martxoaren 12ko ekitaldian, Panarama ikusentzunezko enpresa, Aurman publizitate agentzia, eta Marie de Jongh antzerki konpainia, EUSKALITek koordinatzen duen antolamendu ereduaren berrikuntza ardatzean izan duten esperientzia aurkeztu zuten. Baita ardatzean parte hartzen duten aholkulariekin mahai-ingurua egin zen ere, eta azkenik, aurtengo laguntzaren berritasunak aurkeztu ziren.

Orain arte gure ardatzean 70 erakunde inguruk parte hartu dute, eta kudeaketaren hobekuntzarako 100 proiektu baino gehiago onartu egin dira, prestakuntza-ekintza eta aholkularien laguntza bidezko proiektuen bitartez.