Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Partekatu zure berrikuntzak munduarekin

  • 8 de mayo de 2023

Partekatu nahi duzun berrikuntzaren bat baduzu, parte hartu Quality Innovation Award-QIA 2023 nazioarteko lehiaketan! Sari honen helburua berrikuntza sustatzea eta euskal erakundeak zer egiteko gai diren munduari ezagutaraztea da.

Parte hartzeko modua oso erraza da, eta Euskadin urtero QIAn aintzatesten diren erakundeetako bat izan zaitezke, baita nazioarteko aintzatespena lortu duten erakundeetako bat ere. Azken urteetako datuak hemen ikus ditzakezu.

Zure hautagaitza maiatzaren 8tik ekainaren 15era bidal dezakezu!

Informazio gehiago hemen