Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Kudeaketa laburrean 3. edizioko film labur finalistak

  • 30 de octubre de 2019

Unilever, Virtualware, Ringspann, San Prudentzio Fundazioa, Geroa Pentsioak EPSV eta Ulma Arquitural Solutions dira Kudeaketa Laburrean 3. edizioko sei erakunde finalistak. Ekimen hau EUSKALITek antolatzen du, Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin batera, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan.

Kudeaketa laburrean Saria Epaimahaiaren botoa, eta azaroaren 6ra arte irekita egongo den herri-bozketa oinarri hartuta aterako da. Gainera, Publikoaren saria jaso ahal izango da, publikoaren boto gehien lortzen dituen obrarako, eta Amateur lan onenaren saria, irabazlea lan profesionala bada.

Sari hauen banaketa, eta finalisten proiekzioa azaroaren 14an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:00etan (0C aretoan). Izen emateak hemen

Kudeaketa laburrean saria 1.000 ¤-tan baloratutako material grafikoa erosteko bonu bat izango da, eta beste bi sariak 250 ¤-tan baloratutako kultura materiala erosteko bonuak izango dira.

Lehiaketara aurkeztutako gainerako lanak EUSKALITen kudeaketa-bilatzailean ikus daitezke.

Kudeaketa Laburrean egitasmoaren asmoa da, Europar Astearen barruan Kudeaketa Aurreratua beste zabalkunde formatu batzuetan aurkeztea, hots, gizarteari kudeaketa helarazteko beste modu bat garatzea.