Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Krisiari erantzuteko Kudeaketa arinari eta negozio-eredu berriei buruzko jardunbide egokien Saria

  • 25 de febrero de 2021

Martxoaren 17an, gure Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko Jardunbide Egokien Saria izango da. Edizio honetan, krisi globalari aurre egiteko, moldaketa bizkorra eta negozio-eredu berriak izango dira hizpide. Ekitaldia online izango da (Teams bidez). 9:30etik 12:00etara.

Hainbat erakunderen egokitzeko modu berritzaileei buruzko jardunbide egokiak ezagutu nahi badituzu, konektatu zaitez eta honako erakunderen esperientziak ezagutu itzazu:

  • A&B Bioteknologiako laborategiak: Eraldaketa digitala bezeroengandik hurbil egoteko
  • Bilboko Elizbarrutiko Caritas: Teknologia pertsona ahulenen zerbitzura, inor atzean gera ez dadin
  • Arteman Komunikazioa: Abereen enkante birtuala: lehen sektorearentzako mugarria
  • Donostialdea ESI-Osakidetza: Asistentzia-erantzun arina eta ezagutza berriaren kudeaketa
  • Axular Lizeoa: Matrikula 2.0
  • Imatek-Ingurumena Advanced Technologies: ioT soluzioak, jarduera, hondartza eta garraio publikoetan Covid-19a kontrolatu eta prebenitzeko

Izena eman dezakezu hemen