Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Klima-neutraltasunari buruzko jardunbide egokiak bilatzen ari gara

  • 14 de febrero de 2023

Datorren martxoaren 14an EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide egokien urteroko topaketa egingo da, eta aurten aukeratutako gaia: “Neutraltasun klimatikoa. Deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa” izan da.

Parte hartzera animatzen zaitugu, zure erakundeak jardunbide egoki bat baldin badu arlo hauetan:

  • Energia-eraginkortasuna hobetzea, teknologiak sartuz eta energia-kudeaketarako sistemak ezarriz.
  • Energia berriztagarriak erabiltzea emisioak murrizteko eta erregai fosilekiko mendekotasuna areagotzeko.
  • Deskarbonizazio eta trantsizio energetikoaren estrategia negozio-estrategiarekin lerrokatzea, eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etortzea.
  • Emisiorik gabeko mugikortasunera bideratutako jarduerak.

(*Izena emateko fitxan praktikei buruzko informazio gehiago)

Zera besterik ez duzu egin behar: 

Martxoaren 1etik aurrera, Sariaren praktika finalistak zein diren jakinaraziko dugu, eta 14an aurkeztuko dira (gehienez 6 erakunde). Gainera, bi praktika irabazleek Euskadi ordezkatuko dute CEX 2023 SARIAN. 

Aprobetxatu aukera hau zuen jardunbide egokiak ezagutarazteko!