Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Sei euskal erakunde irabazle Quality Innovation Award 2023an

  • 23 de enero de 2024

Zunibal, Ormazabal, Mondragon Team Academy, Zola sistemas, Ludus Tech, eta Bizkaiko Foru Aldundia dira Quality Innovation Award 2023 Berrikuntzaren Nazioarteko Saria irabazi duten 6 euskal erakundeak, eta Zhuhaien (Txina) aintzatespena jasoko dute apirilaren 10ean. Era berean, Ibermática an Ayesa company eta Biobizkaia ikerketa sanitarioko Institutua finalistak izan dira. Guztiak, gainerako 14 herrialdeetako 562 erakunderekin batera lehiatu dira, eta 24 sarietatik 6 eskuratu dituzte.

Lehiaketa horretan EUSKALITek parte hartzen du 2015etik, eta erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna areagotzen laguntzea du helburu, bi faseren bidez: tokiko fasea eta nazioarteko fasea. Tokiko faserako, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko 30 pertsonako talde batek 40 hautagaitzak ebaluatu zituen, eta UNIBASQek-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, identifikatutako berrikuntzan aditu-talde batek, kategoria bakoitzeko finalistak hautatzen lagundu zuen. Azkenik, EUSKALITeko Patronatuko, Innobasqueko eta IHOBEko erakundeetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu zituen euskal fasea irabazi zuten hautagaiak.

Sari hau Finlandian sortu zen produktu, prozesu, antolaketa eta abarretako berrikuntzak sortu eta garatzeko. eta beste herrialde batzuek ere parte hartzen dute, hala nola, Espainiak (CEX elkartearen eta EUSKALITen bitartez Euskadin), Suediak, Txekiar Errepublikak, Estoniak, Hungariak, Lituaniak, Letoniak, Errusiak, Serbiak, Txinak, Indiak, Israelek, Kazakhstanek eta Afrika hegoaldeko hainbat herrialdek. Gaur egun, Txina da presidente, eta Euskadik, EUSKALITen bitartez, Aholku Batzordean parte hartzen du.

IRABAZLEAK KATEGORIA BAKOITZEKO

AWARD, Berrikuntza potentzialen kategorian:
ZUNIBAL
. Azken urteotan, Zunibalek Machine Learningen asmo handiko proiektu bat gauzatu du, eta horren emaitza arrantzaren artea maila berri batera eramateko gai diren ereduak garatzea izan da, errentagarriagoa ez ezik jasangarriagoa ere bihurtuz.

PRIZE, Ekonomia zirkularraren kategorian:
ORMAZABAL. Metalezko inguratzaile azpiko ETko aparamentako soluzio teknologiko berritzailea, SF6a ordezten duena, 24300eko GWP100 duen gas bat, airez, egungo gainpresioa areagotu gabe eta Nazio Batuen GJH batzuk lortzen lagunduz.

PRIZE, Hezkuntza-sektorearen kategorian:
Mondragon Team Academy MTA. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Leinn Gradua. Metodologia eta toolkitak, ekintzaileen proiektuetan bektore teknologikoak sartzeko ondasun komunaren ikuspegiarekin (tech4good), horien inpaktu hirukoitza, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa, maximizatzen dutenak.

PRIZE Mikroenpresak & startups kategorian:
ZOLA SISTEMAS. Haririk gabeko radarretan oinarritutako software-sistema, pertsonak ohean eta inguruetan inolako intrusiorik gabe monitorizatzea ahalbidetzen duena, eta erorketengatik edo osasun-gorabeherengatik alarmak sor ditzakeena.

PRIZE ETE kategorian:
LUDUS TECH. Errealitate birtualeko Europako lehen plataforma, segurtasun- eta osasun-prestatzaileen lana sustatzera bideratua.

PRIZE, publiko-sektorean kategorian:
Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ekintza Saila. Erantzun berritzailea iraupen luzeko zaintzetan, premia soziosanitarioak dituzten pertsonei arreta emateko erantzun berria eskaintzen duten erreferentziazko eskualde-zentroen bidez, osasun-sistemen eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetzatik eta iraupen luzeko zainketen testuinguruan.

Nazioarteko finalista enpresa handien kategorian:
IBERMÁTICA an AYESA company. ONCEren Berrikuntza Laborategiak eta Ibermáticak Adimen Artifizial Preskriptiboko ereduei aplikatutako konputazio kuantikoaren lehen proiektua garatu eta ezarri dute, ONCEn egunero erabiltzen den ingurune produktibo erreal eta funtzional batean.

Nazioarteko finalista, osasun-sektorearen kategorian:
BIOBIZKAIA Osasun Ikerketa Institutua. Cinta Bilbao2019 tresna erabilgarria da larrialdi-egoera batean pediatriako paziente baten pisua eta adina modu seguruan zenbatesteko, eta beste aukera batzuetan errore-tarte txikiagoa du.