Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Lau euskal enpresa saritu dituzte Quality Innovation Award 2021ean

  • 25 de enero de 2022

EGA Solutions, Basque Culinary Center, VISESA eta Errioxa Garaiko upeltegiak saritu dituzte QUALITY INNOVATION AWARD-QIA 2021 nazioarteko lehiaketan.

Hala jakinarazi du gaur Excellence Finlandek, 2007an lehiaketa hau sortu zuen erakundeak, prentsa-ohar batean.
Arabako EGA SOLUTIONS enpresari Mikroenpresa eta startup kategoriako Award saria eman diote. Gainera, beste hiru euskal erakundek Basque Culinary Center, Visesa-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, eta Comercializadora Rioja Alta, Prize saria jaso dute beren kategorietan Israel, Finlandia, Errusia, Txina, Suedia edo Espainia bezalako 20 herrialdetako beste erakunde batzuekin batera. 

Saritutako erakundeek apirilean jasoko dituzte sariak Moskuko Central Hall MPEIn, Russian Organization for Quality (BOK) erakundeak antolatutako ekitaldien barruan, herrialde anfitrioiaren, Errusiaren, ordezkari gisa.

Lehiaketa honetan ere nazioarteko faseko finalistak izan dira erakunde hauek: Basq sneakers, Ekonomia zirkularraren kategorian, Legit Health, Osasun Sektorearen kategorian, Mutualia, Enpresa Handiaren kategorian, eta Ibermática, Berrikuntza Potentzialaren kategorian.

Lehiaketa honetako irabazleek ebaluazio zorrotza izan dute, berrikuntzan, erabilgarritasunean, ikaskuntzan, bezeroarenganako orientazioan eta aurkeztutako berrikuntzen eraginkortasunean oinarrituta.

2021eko edizioan nazioarteko 561 hautagai aurkeztu ziren, 19 herrialdetakoak, eta horietako 36 euskaldunak. Estatuko eta nazioarteko hautaketa eta ebaluazio-prozesuen ondoren, 24 erakundek jaso dute sari hori (16 Prize winners eta 8 Award winners), eta horietatik 4 euskaldunak dira.

Euskadik nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duen zazpigarren urtea da, EUSKALITen bidez. 2015az geroztik, EAEko 22 erakunde eta enpresak jaso dute aintzatespenen bat beren kategorietan.