Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Bost euskal enpresa Quality Innovartion Award lehiaketan sarituak izan dira Pekinen

  • 28 de febrero de 2019

Otsailaren 27an Pekinen izandako Quality Innovation Awardeko (QIA) ekitaldian bost euskal erakundek saria jaso dute.

Osakidetzako Tolosaldea ESI-k Award saria jaso du, berrikuntza potentzialaren kategorian, Eusko Trenbide Sareak berrikuntza publikoaren kategorian Prize saria, Iberdrolak enpresa handien kategorian Prize saria, Ega Masterrek ETEen kategorian Prize saria, eta A&B Laboratorios de Biotecnologíak, berrikuntza arduratsuaren kategorian Prize saria.

Lehiaketan baita finalista suertatu dira ere, Imatek Advanced Technologies, eta Osakidetzako Ezkerraldea Enkarterri-Cruces ESI.

2018ko edizioan, 12 lurraldetako 464 nazioarteko hautagaitza aurkeztu ziren, horietako 29 euskaldunak. Hautaketa prozesuen ostean, 54 nazioarteko finalista geratu ziren, eta azkenik, 24 sarituak izan dira (16 Prize winners, eta 8 Award winners).

Saritutako praktika onak ezagutu nahi badituzu gure Bilatu eta Kudeatu erremintan sartu.