Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

A&B Bioteknologiako Laborategiak eta Osakidetzako Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESI Neutraltasun Klimatikoari eta Iraunkortasunari buruzko Jardunbide Egokiengatik sarituak

  • 14 de marzo de 2023

Bi erakunde horiek irabazi dute EUSKALITen Jardunbide Egokien Saria, Klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta energia-trantsizioari buruzkoa. Bi erakunde horiek izango dira Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2023 Sarirako euskal hautagaiak.

A&B Bioteknologiako Laborategien esperientzia ekokaudimendunen gamaren ekodiseinuan oinarritzen da, deskarbonizazioa errazteko oinarrizko metodologia gisa, produktuaren bizi-zikloaren etapa guztiak hartzen baititu kontuan. Etapa horietako batzuei lotutako 6 ekintzatan oinarritzen da: diseinua, lehengaiak, fabrikazioa, banaketa, erabilera eta birziklapena edo berrerabilera.

Osakidetzako Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIren proiektua digitalizazioari buruzkoa da (Smart Energy Hospital 4.0), bilakaera energetikoaren ikuspegi zehatza lortzeko, eraikin edo instalazio bakoitzaren egituraren ikuspegitik. Horrela, ingurumen-alderdien portaeran desbideratzeak identifikatzeko eta haien portaeraren azterketa zehatzagoa egiteko aukera ematen dien adierazle-sorta bat dute, hobekuntza-ekintzak eta aurrezpen nabarmenak identifikatuz.

EUSKALITeko Patronatuko, ITP Aeroko, EVE-Energiaren Euskal Erakundea eta Mutualiako kideek eta Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren lankidetza bereziak osatutako epaimahai batek erabaki du praktika irabazleak aukeratzea, berritasuna, estrategiarekiko koherentzia eta horien emaitzak baloratuz.

Bi erakunde horiek izango dira CEX Sariko euskal hautagaiak. Sari hori ekainean izango da, Valladoliden, ICE-Gaztela eta Leongo Enpresa Lehiakortasunerako Erakundeak koordinatuta. Gainera, Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIk ere publikoaren sari berezia jaso du, eta gainerako finalistak Vicinay Sestao, Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazn Ikastetxea, Ega Master eta Vicente San Sebastin Klinika-IMQ izan dira.

Ekitaldiaren amaieran, EUSKALITeko presidente Jos Luis Dazek nabarmendu du ingurumen-kudeaketak garrantzi handia duela erakundeen lehiakortasunerako, eta parte hartzen duten enpresen estrategian eta kudeaketa-sistemetan erabat integratuta dagoela.

Ekitaldiaren argazkiak