Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

A&B Bioteknologiako Laborategiak, Klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta trantsizio energetikoari buruzko CEX 2023 sariko finalista

  • 22 de mayo de 2023

Bikaintasuneko Zentroen Elkarteak (CEX) klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta trantsizio energetikoari buruzko CEX 2023 Sariaren bost enpresa finalistak aukeratu ditu. Horien artean dago A&B BIOTEKNOLOGIAKO LABORATEGIAK (Euskadi), martxoan EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien Saria irabazi zuen erakundeetako bat izan zena, eta CEX sarirako hautagaia izan zena.

Gainerako erakunde finalistak honako hauek dira: MOLLET UNIBERTSITATE OSPITALEA (Katalunia), HIPERBARIC, CESVIMAP (Gaztela eta Leongoak biak) eta STELLANTIS (Aragoi). Horiek ekainaren 20an Valladoliden egingo duten ekitaldi publiko batean erakutsiko dituzte beren praktikak, ICE-Instituto para la Competitividad Empresarial de Castilla y León erakundeak antolatuta.

A&B Bioteknologiako laborategien esperientzia ekokaudimendunen gamaren ekodiseinuan oinarritzen da, deskarbonizazioa errazteko oinarrizko metodologia gisa, produktuaren bizi-zikloaren etapa guztiak hartzen baititu kontuan. Etapa horietako batzuei lotutako 6 ekintzatan oinarritzen da: diseinua, lehengaiak, fabrikazioa, banaketa, erabilera eta birziklapena edo berrerabilera.