Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

AZTI eta A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA Ekonomia Biribilari Saria

  • 8 de marzo de 2019

AZTI eta A&B Laboratorios de Biotecnología EUSKALITen Ekonomia biribilari buruzko Praktika Onen Sariaren irabazleak izan dira. Erakunde biak 2019 CEX Sariaren euskal hautagaiak izango dira estatu mailan.

100 pertsona inguru bertaratu ziren ekitaldian, AZTIren Hiru oztopoen sistema: Ekoeraginkortasuna elikagaien industrian, eta A&B Laboratorios de Biotecnologíaren Ekoberrikuntza leihakortasun estrategia bezala praktika onek irabazi zuten.

Gainera, bertaratutakoek egindako bozketa baten bitartez, Publikoaren Sari berezia banatu genuen, Donostia Kirola erakundeari, Win-win energetikorako aliantzak praktikarekin.

Gainontzeko finalistak San Viator Ikastetxea eta Siemens Gamesa Renewable Energy izan ziren.

Praktika onen hautaketa EUSKALITen Patronatuko kideez, eta IHOBE erakundeaz osatutako epaimahai batek egin zuen, praktikaren berritasuna, emaitzak eta aplikagarritasuna baloratuz.

Diplomen banaketan EUSKALITen Presidentea, José Hernández, eta Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria, Aitor Urzelai egon ziren, praktika onak partekatzearen garrantzia eta prestutasuna azpimarratu zutenak.

Ekitaldiaren argazkiak