Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

2019 CEX Saria

  • 26 de junio de 2019

Zaragozako Contazara enpresak CEX Sarien Kudeaketa praktika onen 9. edizioa irabazi du, aurten ekonomia biribilari buruz.

Ekainaren 19an Iruñan izandako ekitaldian, estatuko bost erakunde ezberdinek parte hartu zuten, horien artean, Gestamp Biomass taldeko Bioléctrica de Garray (Soria), Errioxako Zapaten Zentro Teknologikoa (CTCR), Gaviplas (Valencia), Prosol: Productos solubles, S.A. (Palencia), eta Contazara (Contadores de agua de Zaragoza, S.A.).

Proiektuen aurkezpenaren ondoren, epaimahaiak Contazara saritu zuen, bere "Ekodiseinua Ekonomia biribilerako Estrategia bezala" praktika onarekin.

Ekitaldian zehar hainbat pertsonek parte hartu zuten, hala nola, Carlos Fernández, CEN erakundeko idazkari orokorra, Fernando Sierra, CEX elkartearen presidentea eta EUSKALITen zuzendaria, eta Marino Barasoain, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioaren zuzendaria.